Errefuxiatuei buruzko estereotipo kulturalak eta generokoak desegiten.
Proiektua Elgoibar, Hondarribi, Irun, Errenteria, Donostia, Arrasate, Astigarraga eta Zumaian gauzatuko da. Ekialde Ertaineko errefuxiatutzat jotzen ditugu Jordania, Libano, Siria eta Palestinako lurralde okupatuan dauden Siriako eta Palestinako iheslariak. Israelek duela 50 urte Palestinako lurraldea okupatu izanak eragindako babes kronikoko krisia krisi humanitarioa dela kontuan izanda, egoera benetan larriagotzen dute, batetik, Gazako Zerrendaren 11 urteko blokeoak (orain eskualde mailako neurriak hartzen ari den Siriako gatazkaren ondorioz areagotu dena, eta Sirian dauden 438.000 errefuxiatu palestinarrei ere eragiten diena), eta, bestetik, AEBko gobernuak 2017an iragarritako funtsen blokeoak.
Gaur egun, Palestinako populazioa da erbestean denbora gehien daraman populazio multzoa, eta errefuxiatuen kopurua nabarmen hazi da, hain zuen ere errefuxiatu palestinarrak munduko errefuxiatu guztien laurden bat dira. Alabaina, gutxitu egin da Palestinako arazoari, oro har, eta errefuxiatuen egoerari, bereziki, eskainitako arreta. Gainera, euskaldun gehienek ez dute Palestinaren eta Israelen arteko gatazkaren sorburuaren eta ondorioen berri, eta ez dakite gatazka horretan zein zeregin eta aldarrikapen dituzten emakumeek. Egoera hori hobetzeko, metodo berritzaileak eta elkarreragileak erabiltzeko premia antzeman da gizarte eraldaketarako hezkuntza jardueretan.
Hori kontuan hartuta, proiektu honen bidez Gipuzkoako 8 udalerritan, gutxienez, gazte informatuak eta sentsibilizatuak sustatu nahi dira, Ekialde Ertaineko eta Palestinako errefuxiatuei buruzko estereotipo kulturalak eta generokoak desegiteko gai izango direnak.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Comité español de la UNRWA | 52.158,85 € | 2018 | Euskadi | 25.215,02 € |
2019 | Euskadi | 26.943,83 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-ERAL-14 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Comité español de la UNRWA (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Errefuxiatuei buruzko estereotipo kulturalak eta generokoak desegiten. |