Eraldaketa soziala Gipuzkoan ingurumen kudeaketako esperientzien bitartez.
Proiektu hau Donostia, Irun, Tolosa, Arrasate, Errenteria eta Zarautzen garatuko da.
Gaur egungo ekoizpen eta kontsumo ereduak eta biztanleriaren etengabeko hazkundeak desoreka kezkagarria eragiten dute ekosistemetako zerbitzuen hornikuntzaren eta erabileraren artean, eta ondorioak diferenteak dira generoaren arabera. Egoera hori ikusarazteko eta aurre egiteko, garapenerako gobernuz kanpoko 5 erakundek «Pobreziaren aurkako borrokan Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko nazioarteko sarea» eratu dute, eta hori sendotu eta zabaltzeko asmoa dute, beste zenbait eragilerekin koordinatuta, nagusiki, lau udaletxe, goi mailako zazpi ikastetxe, kultur etxe bat, 2 ur kontsortzio eta enpresa bat.
Proiektu honen helburua da kontzientzia kritiko bat piztea Gipuzkoan, ikusarazteko zer lotura dagoen ekosistemen erabilera ez jasangarriaren eta pertsona nahiz herrien pobreziaren eta genero desparekotasunaren artean.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza (I.C.-L.I.) | 60.000,00 € | 2018 | Euskadi | 29.005,65 € |
2019 | Euskadi | 30.994,35 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-ERAL-12 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza (I.C.-L.I.) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2020 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Eraldaketa soziala Gipuzkoan ingurumen kudeaketako esperientzien bitartez. |