Giza eskubideak defendatzen dituzten lurraldeak.
Proiektua Donostia, Irun, Errenteria, Zumarraga, Hondarribi eta Urretxun gauzatuko da.
Gaurko munduaren konplexutasunaren barruan, batetik, giza eskubideekiko konpromiso adierazpenek gora egiten dute eta, bestetik, ikusten dugu gero eta gehiago kriminalizatzen dela giza eskubideen defentsa. Eragindako pertsonei, askotan, kargu faltsuak egozten zaizkie eta ez dute prozesu justurik edo berme prozesalik izaten, edota ezartzen ez diren harrapaketa aginduak ematen dira, pertsona horiek geldiarazteko. Horien aurkako difamazio kanpainak egiten dira hedabideetan eta estigmatizatu egiten dituzte, terroristak direla eta/edo garapenaren etsaiak direla esanez. Horren aurrean, giza eskubideak defendatzen dituzten erakundeek, komunitateek eta pertsonek ikusten dute urratu egiten dela giza eskubideak defendatzeko duten legezko eskubidea; horrez gain, arriskuan jartzen dute bizia, Berta Cáceresen kasuan ikusi genuen bezala, besteak beste.
Proiektu honek iparraldeko eta hegoaldeko gizarte mugimenduen arteko, eta Gipuzkoako eragile politikoen arteko loturak indartu nahi ditu, ekintza globala bultzatzeko giza eskubideen defentsan, arreta berezia jarriz lurraren eta lurraldearen, sexu dibertsitatearen, bake kulturaren, emakumeen eskubideen eta nazioarteko elkartasunaren defentsan.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa | 60.000,00 € | 2018 | Euskadi | 29.005,65 € |
2019 | Euskadi | 30.994,35 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-ERAL-08 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Giza eskubideak defendatzen dituzten lurraldeak. |