LGTBIQA aniztasun leihoa.
Proiektua Bilbon, Donostian, Wellingtonen eta Genevan garatuko da.
2013az geroztik, UNESCO Etxea eta Ventana a la Diversidad sorkuntza plataforma elkarlanean ari dira munduko gazteak artearen bidez konektatzeko ekintzak garatzen. Ekintza horietan parte hartu dute LGTBIQA kolektiboetako pertsonek, eta beren arazoak eta kezkak azaldu dituzte proiektu hau zehazteko. LGTBIQA kolektiboaren eskubideak legez aitortzeko esparru juridiko bat eratzen ari bada ere, errealitateak erakusten du oraindik ere badirela hainbat esparru non LGTBIQA pertsonen eskubideak praktikan urrituta dauden eta aurreiritziak eta irainak jasotzen dituzten maila askotan. Gainera, LGTBIQA kolektiboetan ere, badira jarrera patriarkalak, eta ondorioz errepikatu egiten dituzte gizarteko talde guztietan dauden matxismoa, arrazakeria, gizarte pribilegioak eta berdintasunik gabeko aginte jokoak.
Testuinguru hori kontuan hartuta, metodologia sortzailea, kulturartekoa eta feminista proposatzen du proiektuak, Ventana a la Diversidad Topaketaren bitartez, LGTBIQA kolektiboen barruan feminitate eta maskulinitate aukera ezberdinak eskaintzeko, kolektibo horien arazoak salatzeko, eta genero sistemaren arautik baztertutako pertsona horien egunerokotasuna ikusarazteko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación UNESCO Etxea-Centro UNESCO País Vasco | 17.015,10 € | 2018 | Hainbat herrialde | 8.225,57 € |
2019 | Hainbat herrialde | 8.789,53 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Hainbat herrialde,
Zehaztu gabea |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2018-ERAL-01 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación UNESCO Etxea-Centro UNESCO País Vasco (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | LGTBIQA aniztasun leihoa. |