Uraren eta saneamenduaren arloko erakunde-arteko programa. Euskadi - Erdialdeko Amerika
Hobetu ondoren, lanean ari dira, Anamoros eta Yucuauquín udalerrietako hiriguneetan, edateko ura hornitzeko bi sistema, eta bi sistema horien bidez, hiriguneetako herritarren edateko ura jarraian eta kantitate eta kalitate egokian dutela bermatzen da. Berdintasuneko, ekitateko eta ingurumen-iraunkortasuneko estrategiak indartu dira udalerrietan. Osasunaren alorreko udal-unitateekin koordinatuta, uraren, oinarrizko saneamenduaren eta higiene pertsonalaren gaineko informazioko, komunikazioko eta heziketako programa bat abiatu Anamoros eta Yucuaiquin udalerrietako familiekin eta ikastetxeekin.
Kudeaketaren eta finantza-iraunkortasunaren adierazleen gaineko jakintza eta gaitasunak handitu dituzte ANDA eta AYA erakundeen talde kudeatzaileek, eta beren efizientzia eta lan instituzionala hobetzeko tresnak inplementatu dituzte. Eragiketak kudeatzeko eta plangintzak egiteko tresna eta baliabide tekniko berriak dituzte, ur- eta saneamendu-zerbitzuen kalitatea eta iraunkortasuna handitzeko El Salvador eta Costa Rica herrialdeetan. Emakumeei lehentasuna emanda, gaikuntza eman zaie ANDA eta AYA erakundeetako funtzionarioei eta lantalde teknikoei; ondorioz, ur- eta saneamendu-zerbitzuen plangintza eta kudeaketa iraunkorrak egiteko behar diren ezagutza tekniko espazializatuak handitu eta eguneratu dituzte.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Ura Ur Agentziaren, foru-aldundien, udalen eta uraren sektoreko enpresen laguntzarekin abiatu da proiektu hau.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Euskal Fondoa | 50.000,00 € | 2018 | El Salvador | 50.000,00 € |
Bilboko Udala | Euskal Fondoa | 50.000,00 € | 2018 | El Salvador | 50.000,00 € |
Gasteizko Udal Urak, S.A. (AMVISA) | Euskal Fondoa | 75.000,00 € | 2018 | El Salvador | 75.000,00 € |
Beasaingo Udala | Euskal Fondoa | 34.221,35 € | 2018 | El Salvador | 34.221,35 € |
Basauriko Udala | Euskal Fondoa | 30.832,41 € | 2018 | El Salvador | 30.832,41 € |
Vitoria-Gasteizko Udala (Garapenean Laguntzeko Zerbitzua) | Euskal Fondoa | 50.000,00 € | 2018 | El Salvador | 50.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
El Salvador,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua |
Lankidetzako beste modu batzuk: hitzarmenak Nazioarteko lankidetza proiektuak Euskal Fondoaren bitartez Euskal Fondoarekin hitzarmena |
Barruko kodea | 284k-2018-EF |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Euskal Fondoa (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
Tokiko erakundea |
ANDA Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados (Tokiko Publikoa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Ur-baliabideen inguruko politika eta administrazio-kudeaketa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2018 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Uraren eta saneamenduaren arloko erakunde-arteko programa. Euskadi - Erdialdeko Amerika |