Hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzea, irakasleak prestatuz, eta emakumeen parte hartzea hezkuntzan sendotzea, Boli Kostan (Urte anitzekoa, 1/3 urtea)
Proiektuaren asmoa da nabarmen aldatzea lehen eta bigarren hezkuntzaren kalitatea, irakasleak prestatuz eta genero berdintasuna indartuz, emakumeek parte hartze handiagoa izan dezaten irakaskuntzan. Horretarako, prestatu egingo dira emakumeak, ondoren, zuzendaritza arduretan jardutea izan dezaten, ikasleentzako eredu izan daitezen eta emakumeek beren buruestima areagotu dezaten. Helburu horiek lortzeko, proiektu horrek sentsibilizazio eta gaitze eredu bat baliatuko du. Proiektu horrek irakasleen parte hartzea ez ezik gurasoen parte hartzea ere eskatzen du, biak ala biak baitira egungo eta etorkizuneko belaunaldien hezitzaile. Era berean, ikasleen parte hartzea ere eskatzen du, etorkizunean beraiek izango baitira garapenaren eragile.
450 irakasle, 510 guraso edo tutore eta 1000 ikasle gaitzea aurreikusten da. Mintegiak, lantegiak eta hezkuntza aholkularitza baliatuko da, irakasleak prestatzeko. Horiek gai hauen ingurukoak izango dira: oinarrizko gaiei aplikatutako pedagogia, hezkuntza berrikuntza, bakerako hezkuntza, aniztasuna, lidergoa, hezkuntzari lotutako informatika eta ikastetxeen antolaketa eta kudeaketa.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza (I.C.-L.I.) | 49.931,23 € | 2017 | Boli Kosta | 49.931,23 € |