Edateko urari eta saneamenduari buruzko giza eskubidea dela eta, genero berdintasuna sendotzea hura kudeatzean, bai erkidegoan bai udalerrian. Chota, Peru (Urte anitzekoa, 1/3 urtea)

Proiektuaren asmoa da edateko uraren eta saneamenduaren giza eskubidea bermatzea, Peruko Cajamarcako Chotako eskualdeko lau biztanleguneko 20 landa herritan. Eskualde horretan SER-Servicios Educativos Rurales elkarteak azpiegitura obrak egin ditu aurreko urteetan, behar larrian dauden herriak ur eta saneamendu zerbitzuz hornitzeko.
Horretarako, sendotu egingo da tokiko gobernuaren gaitasuna, zehatz-mehatz Ur eta Saneamenduko Udal Arlo Teknikoarena; hain zuzen ere, administrazio eta teknika baliabideen erabilera eraginkorrean egingo da ahalegina, landa zonetan zerbitzu horien kudeaketa egokia izan dadin. Era berean, finkatu egingo da saneamendu zerbitzuen administrazio batzarren lana, eraikitako sistemak egoki mantentzeko eta erabiltzeko ardura duten tokiko erakunde baitira eta, beraz, toki garapen prozesuak laguntzeko helburua baitute.
Lan hori genero berdintasunaren ikuspegiaren euskarrietako bat izango da eta, horretarako, emakumeen parte hartzea eta haien proposamenak sustatuko dira, proiektuari dagozkion jarduera orokorrak zein berariazkoak egiteko.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Arabako Foru Aldundia Asociación Medicus Mundi Alava 50.000,00 € 2017 Peru 50.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Peru, Hego Amerika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Garatzeko bidean diren herrialdeetan irabazteko xederik gabeko entitateen bidez gauzatzekoak diren urte anitzeko garapenerako lankidetzarako proiektuak finantzatzeko deialdia
Barruko kodea 2017-PLURI-04-1/3
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación Medicus Mundi Alava
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Asociación Servicios Educativos Rurales SER
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Azpiegitura eta zerbitzu sozialak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Ur-hornikuntzaren eta saneamenduaren inguruko heziketa eta trebakuntza
Hasierako eta amaierako urtea 2017 - 2018
Informazio gehiago proiektuaren webgunean Edateko urari eta saneamenduari buruzko giza eskubidea dela eta, genero berdintasuna sendotzea hura kudeatzean, bai erkidegoan bai udalerrian. Chota, Peru (Urte anitzekoa, 1/3 urtea)
Cargando datos...