Horma-berripaper bat abian jartzea, Donostian bizi diren kolektibo marokoarrekiko eta artista eta sortzaileekiko elkarlanean
Hitzarmen honen xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa erakundearen arteko lankidetza-esparrua finkatzea, Donostian bizi diren kolektibo marokoarrekiko eta artista eta sortzaileekiko elkarlanean horma-berripaper bat abian jartzearren; horren helburuak honakoak dira:
1. Balioetan sentsibilizatzea Ahuachapango udalerriko ikastetxeetako ikasleak, Kiroleko Joko Garbiaren bitartez.
2. Casablancan lantegi bat egitea Tabakaleratik proposatutako artistekin eta Salah Malouli-rekin. Horretan, abian jartzeko prozedurak, garatu behar ditugun ezagutzak, eta horma-berripaperarekin jorratu nahi diren ikuspegi eta problematikak landuko lirateke (espazio publikoaren erabilera, produktibitatea eta ez-produktibitatea, lana eta aisia, kultura eta generoa, gizalegea eta herritartasuna, integrazioa eta diskriminazioa, indarkeriak…). Azaroko bigarren astea.
3. Tabakaleran lantegia Salah Maloulik proposatutako artistekin eta Tabakaleran egoiliar direnekin. Horretan, abian jartzeko prozedurak, garatu behar ditugun ezagutzak, eta horma-berripaperarekin jorratu nahi diren ikuspegi eta problematikak landuko lirateke (espazio publikoaren erabilera, produktibitatea eta ez-produktibitatea, lana eta aisia, kultura eta generoa, gizalegea eta herritartasuna, integrazioa eta diskriminazioa, indarkeriak…). Azaroko laugarren astea.
4. Alam Al-Mithal horma-berripaperaren 1. editorialaren behin betiko erredakzioa. Abenduko lehen astea.
5. Egunkaria inprimatzea, zirkulazio digitalean jartzea eta espazio aukeratuan itsastea. Abenduko bigarren astea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Centro internacional de cultura contemporánea SA | 20.000,00 € | 2017 | Maroko | 20.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Maroko,
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Barruko kodea | 2017-IZEN-15 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Centro internacional de cultura contemporánea SA (Sektore pribatuko erakundeak > Sektore pribatuko erakundeak herrialde emailean) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeko sektoreak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2017 |