Francisco José de Caldas Barruti Unibertsitatean sortzeko den materialen karakterizazio optikoetarako laborategiko tresneria sendotzea
Francisco José de Caldas Barruti Unibertsitatea (UDFJ) Bogotako unibertsitate publikoa da. Bost fakultate dauzka, eta horietan 25.000 ikasle inguru ditu guztira. Horietako gehienak Bogotako eta inguruko udalerrietako herri xehekoak dira. Duela gutxi hasirik irakasle talde bat, Zientziak eta Hezkuntza eta Ingeniaritza fakultateetakoak dira nagusiki, lanean ari da Natur Zientziak eta Matematika Fakultatea zabaltzeko, Unibertsitatearen xede-biztanleriari kalitate altuko prestakuntza zientifikoa eskaintzearren. Horregatik, Kolonbiako hiriburuaren eskualdean materialen fisikaren optikaren esparruan goi mailako ikerkuntza zientifikoa bultzatzeak eskatzen du material eta ekipamenduetan inbertsio estrategikoa egitea, hain zuzen nazioarte mailan lehiatzeko aukera emango duen zientziako laborategi bat eraikitzeko; gainera, UDFJCn garatzen den ikerkuntzan zerbitzuak emateaz gain, ahalbidetu beharko du unibertsitatea eskualdeko besteen pare jar dadin, ikerkuntza-sareak garatzea ahalbidetuko duen partaidetza garrantzitsu batez. Horrek guztiak posible egingo du UDFJren xede-biztanleria benetan iristea goi mailako zientzia-hezkuntzara.
Hitzarmen honen helburua Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Material Physics Center erakundearen arteko lankidetza-esparrua finkatzea da, Francisco José de Caldas Barruti Unibertsitatean sortzeko den karakterizazio optikoko laborategiko tresneria sendotzeko.
Helburuak eta edukia:
1.- Francisco José de Caldas Barruti Unibertsitatean sortzeko den karakterizazio optikoko laborategiko tresneria sendotzea espektro-elipsometro bat erosita.
2.- Puntuan eta funtzionamenduan jartzea.
3.- Karakterizazio optikoko laborategia sortzeko ekarpena egitea, Natur Zientzietako programa berriak zabaltzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación de Investigación "MPC-Materials Physics Center" | 20.000,00 € | 2017 | Kolonbia | 20.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Kolonbia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Barruko kodea | 2017-IZEN-13 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación de Investigación "MPC-Materials Physics Center" (Unibertsitateak, ikastetxeak eta bestelako irakaskuntza-erakundeak, ikerkuntza-institutuak edo think tankak > Bestelako erakundeak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeko sektoreak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2017 |