Gipuzkoako GGKEen Koordinakundearekiko HITZARMENA
Euskadiko GGKEen Koordinakundea 1988an sortu zen, 11 erakunderekin osatuta. Gaur egun 82 entitate dauzka bazkide; horietatik 50ek dute presentzia Gipuzkoan. Lehentasunezko bi lan ildo dauzka:
--Eragin politikoa, salaketa eta mobilizazio soziala, genero ekitatea kontuan hartuta.
--Koordinakundeko erakunde kideen eraldaketa sozialerako gaitasuna indartzea, gizarte legitimazio handiagoa lortzearren.
Eskatutako diru laguntzaren xede nagusia Koordinakundeak 2017rako aurreikusitako bere laneko plana gauzatzeko izango dituen funtzionamendu gastuak estaltzea izango da. Plan horrek zazpi ardatz dauzka:
--Gipuzkoan sortutako lantaldeak dinamizatzea, zehazki honakoak: hilean behin biltzen den lurralde batzarra; eragin politikorako taldea, horren eginkizuna lankidetzarako politika publikoen jarraipena egitea baita; mobilizazio sozialeko eta komunikazioko taldea, kanpaina bat egiteaz arduratuko baita; eraldaketarako hezkuntzarako taldea, EHUn funtzio soziala transbertsalizatzeko ahaleginetara bideratua; eta Zero Pobrezia plataforma.
--Solaskidetza etengabea GFArekin eta sektoreko beste erakunde batzuekin. Eztabaida-espazio bat sortzea planteatzen da, gogoetak, interesak eta, oro har, ideiak partekatzeko.
--Donostiako, Bidasoako, Debagoieneko eta Eibarko Zero Pobrezia sareen koordinazioa, Zarauzko Solidaritate Koordinadoraren eta TTIP Ez Gipuzkoa Plataformaren koordinazioarekin batera.
--Gipuzkoako udaletako laguntzako teknikariekin elkarlanean aritzea, sektoreak probintzian duen egoeraren ikuspegi globala izan dezaten.
--Erakunde elkartuei zuzendu arreta.
--Gogoeta-guneak sortzea lankidetzako agente (gizarte mugimendu eta enpresa) eta tresnen inguruan.
--Datu-baseen, GGKEentzako zerbitzu zerrenden, lan poltsen eta abarren kudeaketa administratiboa.
“Kontratazioak” partidan honako kontzeptuak sartzen dira:
-Ikerkuntza / prestakuntza 3.400 €
-Memoria, komunikazioa, zabalkunderako materialak 1.950 €
-Mobilizazio ekintzak eta beste sare batzuekikoak 2.700 €
-Gizarte eraldaketarako hezkuntza 3.000 €
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Coordinadora de ONGD de Euskadi - Euskadiko GGKEen Koordinakundea | 45.250,00 € | 2017 | Euskadi | 45.250,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Sektorea indartzeko jarduerak eta bestelakoak |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Laguntza orokorra GKEei, bestelako erakunde pribatuei, lankidego publiko-pribatuei eta ikerkuntza-institutuei |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako lankidetzarako diru-laguntza izendunak (hitzarmenak) |
Barruko kodea | 2017-IZEN-07 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Coordinadora de ONGD de Euskadi - Euskadiko GGKEen Koordinakundea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2017 |