Eraldaketa ehuntzen

Gipuzkoako ikastetxeetan ikasleen hezikidetzaren errealitatean eragin behar da, globalizazioak eta sistema neoliberal-heteropatriarkalak dituzten ondorioen gaineko gogoeta kritikoa eragitearren analisi, eztabaida eta alternatiben proposamenetik abiatuta. Proposamen hau 2013an Ikertze Kultur Elkarteak eta Calcuta Ondoan GGKEak abiatutako “Begirada Kontzienteak” proiektuaren hirugarren fasearen eskutik doa.
Proiektuaren helburua 2013an abiatutako prozesua osatzea da, alde batetik berdintasunaren eta kontsumo arduratsuaren inguruko sentsibilizazio lantegiak eskainiz Zubiri Manteoko ikasleei, eta bestetik irakasleak hezikidetzarekin lotutako gaietan trebatuz, beren irakasgaietan eragina eta isla izateko moduan; eta azkenik, ikerkuntza bat egitea, Gipuzkoako zenbait ikastetxetako ikasle eta irakasleen hezikidetzaren errealitateari buruzko informazioa izateko, zentzu honetan egon daitezkeen beharrak detektatzera begira.
Proiektua Gipuzkoan garatuko da, ikasleentzako lantegiak eta irakasleak prestatzekoak Donostiako Zubiri Manteo ikastetxean zehazki, eta ikerkuntza, berriz, lurraldeko beste 4 ikastetxetan, Herri Ametsa Ikastola (Donostia), Orereta Ikastola (Errenteria), Talaia Ikastetxea (Hondarribi) eta Aita Larramendi Ikastolan (Andoain).
Jarduera hauek izango dira:
1) “Begirada kontzienteak” lantegiak Zubiri Manteoko ikasleekin. Guztira 6 orduko lantegi “teorikoak” 3 saiotan banatuta. Alderdi praktiko eta artistikoenak sorkuntzako 22 orduko bi lantegi izango ditu aldi berean.
2) Lan zuzena Zubiri Manteoko irakasleekin, etorkizunera begira proiektua garatzeko lanean sar daitezen.
3) Donostia eta Gipuzkoako hezikidetzaren errealitatearen gaineko azterlan/ikerlana. Beste ikastetxe batzuetan “Begirada Kontzienteak” programa aurkezteko eta, etorkizunean, programa ezartzea interesa dakien ahalegintzeko tresnatzat balioko du; horrela zabaldu egingo da haren eragina. Inkesta espezifikoak egingo zaizkie DBHko 4. mailako edota Batxilergoko 1. mailako ikasleei zein irakasleei. Aipatutako lau zentroetan egingo dira, dagoeneko badelako ikastetxe horiekin lan egiteko esperientzia.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Asociación cultural Ikertze 17.062,53 € 2017 Euskadi 17.062,53 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Euskadi, Europa
Modalitatea Gizarte eraldaketarako hezkuntza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak
Lankidetza-instrumentua Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak
Esku-hartze estrategia Zehaztu gabea
Jarduera-esparrua Zehaztu gabea
Barruko kodea 2017-PUNT-05
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación cultural Ikertze
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak)
Tokiko erakundea
DAC sailkapenaren araberako sektorea Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa
Hasierako eta amaierako urtea 2017 - 2018
Cargando datos...