Ereitea, landatzea eta zabaltzea
Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2016an, Ekonomia Sozial Eraldatzaileei (ESE) buruzko EraldaLAB proiektua bultzatu zuen -proiektuaren balioak partaidetza, demokrazia ekonomikoa, parekidetasuna eta jasangarritasuna dira-, Gipuzkoan sustatzeko interesarekin. Aukera sozioekonomiko horiek sustatuko dituen ekimen honen bitartez, orain aurkezten den proiektua ESE ekimen desberdinen identifikazioan oinarrituko da.
Proiektuak ondoko ekintzak garatuko ditu:
1. ESE ekimenak identifikatzea eta mapatze bat: EraldaLABek, proiektuko bitartekoekin, ESE ekimenak identifikatuko ditu Gipuzkoako 5 zonatan, hots, Donostialde, Tolosalde, Urola Kosta, Debabarren eta Bidasoaldean. Lortzeko emaitza eta produktu gisa honakoak jasotzen dira: ESE ekimenen datu-baseak; Balantze Soziala (lehenago REASekin landua) neurtzeko tresna; ESE ekimenen katalogoa; ESE ekimenen on line mapa.
2. Ekimenak identifikaturik errepikapenerako prestakuntza, eta mapatzea sakontzeko eta beste zenbait zonatara zabaldu ahal izateko pertsonak gaitzekoa. Zona edo eskualde bakoitzean bat da errealitate sozioekonomikoa, eta kontuan hartuko da lantalde bakoitzaren ezaugarriak egokitu ahal izatera begira. Prestakuntza Gipuzkoako zona aipatuetan egingo da, nahiz Euskal Herriko beste pertsona interesdun batzuentzat ere zabalik egongo den. Horretako produktuak honakoak izango dira: Esperientzia/ekimenaren interesa azaltzen duen dokumentua, prestakuntza-lantegiaren metodologiaren dokumentua, eta lantegietarako deialdiak egiteko euskarriak. Proiektu pilotua sakontzea: ekimen identifikatuek duten bideragarritasun eta jasangarritasun maila kontuan harturik, proiektu pilotu bat jarriko da martxan, parekidetasunean eta elkartasunean oinarriturik, praktikak sustatzera begira. Bidasoaldean jarriko da martxan. Egiten diren foroetan, foroen deialdirako euskarriekin, horietako metodologia eta konklusioekin eta ekimen pilotuari buruzko azalpen dokumentuekin lotutako dokumentuak lortuko dira, beste proiektu batzuetan ere aplikatu ahal izateko modukoak betiere.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | OlatuKoop | 18.000,00 € | 2017 | Euskadi | 18.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2017-PUNT-02 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
OlatuKoop (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |