Daralhi 2017
Saharako errefuxiatuek Aljeriako Tindufeko kanpamentuetan duten egoera dela eta, proiektuaren bitartez saharar gazteen eta Zumaiakoen artean elkartasuna eta harremana bultzatzea da Zumaiako GGKEaren helburua. Proiektuaren bitartez honakoak lortu nahi dira:
i) Zug de Ausserd dairarekiko senidetzea sustatzea;
ii) Zumaiako gazteriari giza eskubideak ezagutzeak eta horiek errespetatzeak duen garrantzia helaraztea.
Horretarako, proiektuak honako jarduera hauek jasotzen ditu:
a) 2016-2017 ikasturteak Mendebaldeko Saharako errealitatea hobeto ulertzen lagun dezan, eta Zumaiako gazteen kontzientziari eraginez, zenbait jarduera zertuko dira, hala nola material bilketa, Elkartasunaren Astea, elikagai bilketa, laguntza humanitarioa, erakusketak, hitzaldiak, etab.
b) 2017ko Gabonetan, 4-6 gazte joango dira Mendebaldeko Saharako errealitatea elkartasunetik ezagutzeko. Aljeriako Tindufen dauden errefuxiatu-esparruetarako bidaia egingo dute eta han, Zug-eko gazteekin elkarlanean, elkartzea sustatuko du proiektuak.
c) Bakeleku proiektua: Oporraldiko Bake Programa, saharar kanpalekuetan bizi diren 30 haurrek aukera izatea oporrak hemen eta Bakelekurekin igarotzeko, udalari bidaietarako laguntza eskatuta eta haurrentzako jarduerak eskainiz Zumaiako gazte boluntarioen laguntzarekin.
d) Zug-en bertan laguntza zuzena eman nahi da halaber instalazio batzuk, besteak beste osasun zentroa, eskola eta udala, konpontzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | DARAHLI (Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasun Elkartea) | 11.000,00 € | 2017 | Euskadi | 11.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Ekimen puntualak: Gipuzkoan egiten diren garapenerako sentsibilizazio ekintzak edota hezkuntza jarduerak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2017-PUNT-01 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
DARAHLI (Mendebaldeko Sahararekiko Elkartasun Elkartea) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |