Giza eskubideak defendatzen dituztenentzako lurraldea
Proiektua Donostia, Irun, Errenteria, Zumarraga, Hondarribia eta Urretxun garatuko da. Proiektuaren asmoa da laguntzea biztanleria gipuzkoarrak elkartasunezko konpromiso koherentea beregana, gara eta manten dezan justizia, ordaina, ekitatea eta herria ahalduntzea lortzeko helburuz Giza Eskubideak babesten dituzten pertsona, erakunde eta komunitateekiko. Interes berezia jartzen da gaur egun bake prozesuak garatzen ari diren herrialdeetan bizitzen ari diren egoeretan, eta giza eskubideen babesleen beren babesean. Begirada lokal/global batetik, proiektuak eskubideekiko ikuspegiak indartu nahi ditu, hiru esparrutan: generoan, ingurumenean eta justizia sozialean.
Estrategiak eta ekintza-ildoak:
R1.- Proiektuan parte hartzen duten gizarte erakundeetako kideen eta bakea eraikitzera begira Giza Eskubideak babesten dituzten pertsonek egin proposamenen arteko lotura sendotzea:
1. Choco eta Valle del Cauca-ko (Kolonbia) bake akordioen Egiaztapen Sozialeko Txostena prestatzea -4 legelari- eta aurkeztea.
2. “Justizia, Bake eta Giza Eskubideetarako akordioak? Ereduak, prozesuak eta emaitzak alderatzen” lantegia egitea.
3. Giza Eskubideen babesleei buruzko “Eskubide urratuak. Herri erresistentzien kontakizuna” eztabaida-jardunaldiak. Jardunaldietako gaiak: (a) giza eskubideen emakumezko babesleak, (b) mugak eta mugimendu askatasuna, (c) ingurumenaren defentsa gizateriaren eta giza eskubideen defentsa gisa, (d) memoria historikoa bizitzaren, oroimenaren eta giza eskubideen defentsatzat eta ez errepikatzeko bermetzat, (e) giza eskubideak, sexu orientazioa eta genero identitatea.
R2.- Giza eskubideak babesten dituzten Iparraldeko eta Hegoaldeko erakundeek giza eskubideen defentsako, bake justuaren bilaketako eta genero ekitaterako garatu zenbait esperientzia bistaratzea:
1. Giza Eskubideei buruzko zinema dokumentalaren zikloa;
2. “Giza eskubideen alde borrokan ari diren aurpegiak” erakusketa martxan jartzea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa | 60.000,00 € | 2017 | Euskadi | 34.569,98 € |
2018 | Euskadi | 25.430,02 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2017-ERAL-18 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |