Kultur eta genero egiturak desegiten
Proiektua Gipuzkoako Andoain, Eibar, Hernani, Irun eta Zarautzen garatuko da. Proiektu honen asmoa da kultur arteko eta genero ikuspegi batetik solidarioak eta giza eskubideen defentsan konprometituak izango diren gipuzkoar herritarrak prestatzen laguntzea. Zehazki, Gipuzkoako gazteak Ekialde Hurbilean errefuxiatuta dagoen jendearen giza eskubideekin sentsibilizatzea eta konprometitzea, horiengan ezagutza kritikoa sortzea bilatuz eta mobiliza daitezen motibatuz, hain zuzen Ekialde Hurbilean dagoen biztanleria errefuxiatuari eta, bereziki, biztanleria palestinarrari buruzko kultur eta genero pertzepzio estereotipatuak desmuntatzearren. Horretarako, proiektuak tresna artistikoak erabiltzera joko du bere lanean, eta gaztelekuekiko edo gazte arloekiko lankidetzan arituko da, esparru sozialeko profesionalekin eta etorkizuneko profesionalekin bezalaxe.
Estrategiak eta ekintzak:
R1.- Gazteria gipuzkoarrak ezagutza kritikoa du, eta mobilizatu egiten da Ekialde Hurbilean errefuxiatutako biztanleari eta, bereziki, palestinarrari buruzko kultur eta genero pertzepzio estereotipatuak desmuntatzeko:
1. Prestakuntzako 3 bideoforo egitea gaztelekuetan, emakume palestinarrek produzitutako film laburren bitartez; horietan 3 gai jorratzen dira: indarkeriak, ahalduntzea eta partaidetza politikoa (gutxienez 60 gaztek parte hartzea).
2. ‘En sus zapatos’ antzezlanaren 3 emanaldi egitea gaztelekuetan edo udaletako gazte arloekiko elkarlanean (gutxienez 90 gaztek parte hartzea).
3. Argazki lehiaketa bat egitea biztanleria errefuxiatuari buruzko estereotipoak desmuntatu eta gazteen mobilizazioa sustatzeko. Gutxienez 12 eta 17 urte bitarteko 100 gaztek parte hartzea aurreikusten da.
4. Partaideekiko eta erakunde laguntzaileekiko jarraipena eta ebaluazioa.
R2.- Esparru sozialeko profesionalek eta etorkizuneko profesionalek badute ezagutza Gipuzkoako biztanleen artean eta arte tresnak baliaturik kultur eta genero estereotipoak desmuntatzeko.
1. Kultur eta genero estereotipoak desmuntatzeko arte tresnen erabilerari buruzko jardunaldi irekiak egitea, esparru sozialeko gutxienez 40 profesional edo etorkizuneko profesionalen partaidetzarekin.
2. Jardunaldien kontakizuna idaztea, euskarara itzultzea, era digitalean argitaratzea eta zabalkundea ematea (esparru sozialeko gutxienez 80 profesionalek jasoko dute kontakizuna).
3. Jardueren jarraipena eta ebaluazioa.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Comité español de la UNRWA | 55.398,61 € | 2017 | Euskadi | 31.912,47 € |
2018 | Euskadi | 23.486,14 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2017-ERAL-15 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Comité español de la UNRWA (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |