Nazioarteko koordinazio espazioak LGTBI kolektiboarentzat. II. fasea
Proiektua Gipuzkoan garatuko da, eta Donostian gauzatuko da nagusiki; gutxienez Gipuzkoako beste 3 udalerritan ere izango dira jarduerak. Era berean Erdialdeko Amerikako 4 herrialdetan oihartzuna izango du (El Salvador, Guatemala, Honduras eta Nikaragua).
Proiektuak lagundu egin nahi du LGTBI kolektiboaren eskubideen defentsaren alde lanean ari diren erakundeek bere errealitatea era positibo batean bistaratu ahal izan dezaten, Gipuzkoako gizartean kontzientzia sortzea ahalbidetuko duten kultur tresnen bitartez eta tokiko errealitatearen eta errealitate globalaren arteko loturatik abiatuta. Planteatzen diren estrategiak eta ekintza-ildoak honakoak dira:
-- R1. LGTBI kolektiboaren eskubideen defentsaren alde borrokan ari diren erakundeen nazioarteko sarea (1. fasean eratua) indartzea; (i) lantalde bat sortzea proiektuan sartuta dauden erakundeen artean (Mugen Gainetik, Gehitu, Ehgam eta beste elkarteak); (ii) metodologia bat prestatzea dibertsitate afektibo eta sexualaren gaia pertsona helduekin(LGTBI pertsonen gurasoekin) jorratzeko; (iii) prestatutako metodologia sareko erakunde ertamerikarren artean zabaltzea eta sozializatzea; (iv) arreta eta aholkularitza juridiko eta psikosoziala LGTBI kolektiboko eskubideen urraketa gertatutako Euskaditik kanpo jaiotako pertsonen 12 kasutan; (v) lehen arreta bere sexu orientazio eta identitateagatik baztertuak edota mehatxatuak izan diren pertsonei; (vi) artatutako kasuei buruzko dokumentazioa, eta erakunde ertamerikarren artean horiek sistematizatzea eta sozializatzea; (vii) LGTBI kolektiboak Erdialdeko Amerikan duen errealitateari buruzko diagnostikoa (1. fasea) sozializatzea.
-- R2. Emakume lesbianen errealitatea bistaratzea ikuspegi positibo batetik, esparru lokal-orokorrean: (i) 6 gaikuntza-saio eta film laburrak egiteko partaidetzazko lantegi bat, lesbianismoaren inguruan; (ii) prestatutako film laburrek LGTBI gaia lantzen duten nazioarteko 4 lehiaketatan eta zenbait erakuste-plataformatan parte hartzea; (iii) zine-foruma lesbianismoaren inguruko gaiak jorratzen dituzten 10 film labur ertamerikarrekin eta lantegian egindako film laburrekin; (iv) lesbianismoari lotutako gaiak jasotzen dituen komikia egitea, Hego Ikuspegi batez eta lesbianek munduko zenbait tokitan bizi duten errealitatea aditzera emanez; (v) egindako komikia zabaltzea eta sozializatzea; (vi) elkarrekiko harremanetarako espazioa sortzea prestatutako materialak partekatzeko eta sozializatzeko (gutxienez bilera/jarduera bat hilean Gehitu-ren Emakume Batzordearekin).
-- R3. Gipuzkoako biztanleria sentsibilizatzea –zinemaren bitartez- LGTBI kolektiboak bizi duen errealitatearen inguruan, ikuspegi lokal-orokor batez: (i) sentsibilizazioa, gutxienez Gipuzkoako 3 udalerritan, kultur sustapenerako tokiko zirkuituen bitartez (barnean Guatemalako pertsona batek dinamizatutako zine-forum bat); (ii) LGTBI kolektiboa bistaratzen duten egutegiko egun berezietan sentsibilizazioa; (iii) Sebastiane Latino (LGTBI kolektiboaren errealitatea) saria ematea Donostiako Zinemaldian; (iv) Sebastiane Latino saria Erdialdeko Amerikan zabaltzea eta sustatzea; (v) eragin politikoko bilera LGTBI kolektiboak Erdialdeko Amerikan eta Euskadin euskal erakunde publikoen aurrean bizi duen egoeraren inguruan; (vi) prozesuari buruzko partaidetzazko ebaluazioa.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Mugen Gainetik - ONG para la Ayuda y Cooperación al Desarrollo con Países del Tercer Mundo | 59.999,27 € | 2017 | Euskadi | 34.569,55 € |
2018 | Euskadi | 25.429,72 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2017-ERAL-13 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Mugen Gainetik - ONG para la Ayuda y Cooperación al Desarrollo con Países del Tercer Mundo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |