Garapen Jasangarriko Helburuen 2030 agenda sustatzea eta SUEak txertatzeko ekintza
Proiektua Euskadiko lurralde historikoetan garatuko da: Gipuzkoa (Irun, Tolosa, Zumaia, Eibar, Arrasate, Legazpi, Donostia eta Soraluze), Bizkaia (Balmaseda, Basauri eta Santurtzi) eta Araban (Gasteiz).
Helburua du euskal gizarte zibileko erakundeen tokiko gaitasunak sendotzea, GJHen Agenda 2030 deituaren gaineko kontzientziatze estrategien eta sexu osasunaren eta Sexu eta Ugalketa Eskubideen (SUE) lehentasunezko helburu batzuen gaineko lanaren bitartez, eta pertsonak murgiltzea sexuagatik ez diskriminatzearen defentsan; era berean, SUE eta Generoaren arloan lanean ari diren eta nazioarte mailan Agenda 2030en jarraipenerako eta SUEen tratamendurako kanpainak sustatzen dituzten gizarte zibileko erakunde eta sareekiko aliantza estrategikoak sendotu nahi ditu. Gainera, proiektuak murriztu egin nahi ditu SUEen esparruan Euskadiko biztanleria migratzailearen eta bertako biztanleriaren artean egon daitezkeen kultur hesiak, trukerako espazioak planteatuta "begirada guztiek ekarpena egiten duten" kultur arteko ikuspegitik. Azkenean, desgaitasuna duten pertsonen SUEak eta sexu dibertsitatea lantzen dira. Honako estrategia eta ekintza-lerroak proposatzen dira:
R1.- Sozietate zibileko erakundeen, biztanleria gaztearen eta emakume elkarteen gaitasunak hobetzea Agenda 2030 eta SUEekiko, giza eskubideetatiko ikuspegi batetik: (i) gazteei zuzendutako prestakuntza –EHU- eta boluntariotza; (ii) DBHko ikasleak Agenda 2030en eta gizarte desberdintasunetan prestatzea eta sentsibilizatzea; (iii) Agenda 2030en gaitzea Euskadiko sozietate zibileko erakundeak; (iv) Emakumeen giza eskubideetako aldaketa sozialen sortzaileei buruzko egutegia; (v) NOTIAGENDA 2030: Ikuspegi feministatik.
R2.- Kultur arteko partaidetzarako espazioa sortzea elkarrekiko lanerako eta Sexu Osasuna eta Sexu eta Ugalketa Eskubideak eta giza eskubideak bultzatzeko, GJHen esparruan, diskriminaziorik gabeko agenda baterako: (i) 6 lantegi Amatasunen dimentsio kulturalak gaiaren inguruan (Donostia, Zumaia, Balmaseda) eta Amatasunen kultur dimentsioak: gogoeta orokorrak dosierra; (ii) 5 lantegi Maskulinotasunak, Askotariko Aitatasunak gaiaren inguruan; (iii) Praktika kaltegarriak, amatasun behartuak eta SUEen babesleak gaiari buruzko jardunaldi monografikoak; (iv) 4 lantegi eta hitzaldi bat Dibertsitate sexualaren gaiaren inguruan; (v) eztabaida-ponentzia SUEak eta Desgaitasuna gaiari buruz.
R3.- Sozietate zibileko erakundeei, GKEei, profesionalei eta boluntarioei Agenda 2030 aztertzeko tresnak eskaintzea, toki mailan SUEek duten egoeraren gaineko ezagutzarekin batera, IP egitera begira: (i) Agenda 2030eko gaikuntza eta IP jardunaldia eta konklusio dokumentua; (ii) CEDAW AMIGABLE dosierraren argitalpena.
R4.- Emakume erakundeak edota erakunde feministak, desgaitasuna dutenen erakundeak, migratzaileenak eta giza eskubideen babesleenak egituratzea eta koordinatzea ahalbidetzea, mobilizazio sozialeko ekintzak sustatzearren emakumeen SUEak eta giza eskubideak zabaldu, salatu eta galdatzeko: (i) Emakumeen osasun eskubideen aldeko elkartasun eguna (2 espazio, 2018ko eta 2019ko maiatzak 28); (ii) 2 kanpaina sareetan, SUEen Saretik bultzatuta.
R5.- Komunikazio sozialeko eta IPko estrategiak garatzea IKTen bitartez, eta Agenda 2030, CEDAW eta Istanbuleko Hitzarmenari buruzko kontzientziatze publikorako kanpaina prestatzea, horiek lankidetzaren arloko euskal politiken ardatz gisa harturik: (i) Agenda 2030i eta SUEetan duen eraginari buruzko zabalkunde bideoa; (ii) protokoloa sortzea SUE eta Agenda 2030en esparruan sareak elkarrekin erabiltzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Haurralde Fundazioa | 59.962,74 € | 2017 | Euskadi | 34.548,51 € |
2018 | Euskadi | 25.414,23 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2017-ERAL-06 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Haurralde Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |