Kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzaile baterako aukera
Proiektua Euskadiko zortzi udalerritan garatuko da, eta Gipuzkoari dagokionez Beizama, Azpeitia, Tolosa, Oñati eta Donostian. Kolonbia, El Salvador, Mexiko eta Ekuadorreko erakundeekin ere egingo da lan.
Proiektuaren helburua Zarensare Sarearen barne sendotzea eta erakunde aliatuekiko lana finkatzea da, hain zuzen ikuspegi feminista jasotzen duen eta indarkeria matxistei aurre egiten dien kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzaile (KKAE) baten eraikuntza kolektiboa indartzearren. Prozesua garatzeko elementuak gogoeta, sare lana, mobilizazioa eta eraldaketa sozialerako eragina izango dira, betiere hazkunde beherakorrezko garapen orekatu, inkluiente eta feminista baterantz jotzearren. Espero diren emaitzak eta ekintzak honakoak dira:
-- R1.- Zarensare sareak eta erakunde aliatuek finkatu egingo dituzte KKAEaren analisi kritiko feministari lotutako ikaskuntzak: (i) Indarkeria matxisten eta kontsumoaren inguruan Zarensare sarearen eta erakunde aliatuen sistematizazio eta ikaskuntzak zein KKAEan diren aukeren barneko ikuspegi feminista jasotzen dituen ikus-entzunezko/dokumental bat sortzea; (ii) “Indarkeria kontsumitzen al dugu?” gida didaktikoa aurkezteko eta gaurkotzeko lantegiak egitea kontsumo praktikak eta ohiturak zalantzan jartzeko eta KKAEan ikuspegi feminista bereganatzen duten praktikak bistaratzeko; (iii) sare edo espazioetan parte hartzea KKAE eta ESSren inguruan eragiteko, hain zuzen ikuspegi feminista jasotzea eta kontsumoarekin lotutako indarkeria matxistei aurre egitea bermatzearren; (iv) indarkeria matxisten eta kontsumoen inguruan gogoeta egiteko esparru berriak identifikatzea.
-- R2.- Zarensare Sareak, Iparraldeko zein Hegoaldeko erakunde aliatuekin batera, mobilizazio eta eragite ekintzak garatzen ditu gizarte zibileko eragileen artean, arte sorkuntza kolektiboko tresnen zein tresna komunikatibo eta sentsibilizazio tresnen bitartez, horiek ikuspegi feministatiko KKAEa sustatzera bideratuta baitaude: (i) arte kolektiboekiko koordinazioa udalerrietan arte sorkuntzako prozesuak gauzatzeko; (ii) sentsibilizazio, salaketa eta gizarte mobilizaziorako ekintzak lantzea, produkzioaren eta KKAEaren inguruan, analisi kritiko feministatik abiatuta; (iii) indarkeria matxistei eta kontsumoari buruzko ikus-entzunezko/dokumentalaren aurkezpen publikoa; (iv) mobilizazio eta eragite jarduerak hedabide tradizionalen zein sare sozialen bitartez zabaltzea.
-- R3.- Espazio kolektiboak sortzea, presentzialak zein birtualak, Zarensare Sarea sendotzearren, ebaluazioa, trukea, eztabaida eta maila lokalean zein orokorrean eragiteko estrategien diseinua bultzatuz, betiere hazkunde beherakorreko garapen orekatu, inkluiente eta feminista lortzera bideratutako KKAEa sustatzearren: (i) Zarensare Sarearen dinamikak koordinatzeko, monitoreatzeko eta ebaluatzeko bilerak; (ii) Zarensare Sarearen urteko topaketa, ekintza eta mobilizazio estrategia ebaluatzeko, esperientziak trukatzeko, interesak definitzeko eta ildo tematikoetan lehentasunak ezartzeko; (iii) Zarensare Sarearen barne eta kanpo komunikaziorako espazioak dinamizatzea (prestakuntza/komunikazio plataforma); (iv) Genero Irismenak mapatzeko eredua berrikustea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Setem Hego Haizea | 59.993,54 € | 2017 | Euskadi | 34.566,25 € |
2018 | Euskadi | 25.427,29 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2017-ERAL-05 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Setem Hego Haizea (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |