Gorroto delituak begirada orokor batetik
Proiektua Donostia, Zarautz, Oñati eta Irunen garatuko da.
Proiektu honek jorratzen duen gaia sexu orientazioagatiko edota genero identitateagatiko (SOGI) delituak eta krimenak dira, sexu eta genero dibertsitatea (LGTB) duen kolektiboaren edota pertsonen kontrakoak, Giza Eskubideak urratzen dituen irismen globaleko indarkeria egiturazko eta transistemikoaren ondoriozkoak.
ALDARTEk egin duen testuinguruaren diagnostikoaren arabera, munduan ugaltzen eta larriagotzen ari dira SOGIgatiko gorroto delituak. Diagnostikoak azpimarratu egiten ditu gorrotozko diskurtsoa, ikusezintasuna eta LGTB pertsonen kontrako delitu eta krimenen aurrean babesteko mekanismorik eza, agerian jarriz kolektibo horretako pertsonek iparraldeko zein hegoaldeko testuinguruetan bizi duten kalteberatasun egoera larria, ikuspegi lokal eta global batetik arazo horren gainean jardutea ahalbidetuko duten estrategiak egituratu behar premiazkoarekin batera. Proiektu honen bitartez gaiari ekin nahi zaio, nazioarteko ikuspegi batetik, eta hiru emaitzaren bitartez:
(1) Diagnostikoa eta sentsibilizazioa.- Ekintzak: (i) proiektuan sortutako ikaskuntzak zabaltzeko eta horien bidez eragiteko web baten funtzionamendua, (ii) Hondurasen gertatu SOGIgatiko gorroto delituen gaineko diagnostikoa egitea. Herrialde horretan LGTB komunitateak jasaten duen jazarpena bereziki bortitza da; 2016ko ekainean hil egin zuten Hondurasen LGTB pertsonak defenditzen zituena. Eta (iii) SOGIgatiko gorroto delituei buruzko erakusketa egitea Gipuzkoako 6 leku publikotan: 3 Donostian, eta bana Zarautz, Oñati eta Irunen.
(2) Sentsibilizazioa eta eragin politikoa.- Ekintzak: (i) LGTBI erakundeen nazioarteko topaketa Donostian eta (ii) 2 prestakuntza-lantegi.
(3) Gizarte sentsibilizazio eta mobilizazioa.- Aipatu topaketaren ondorioz sexu eta genero dibertsitatea babesteko nazioarteko sare bat sortzea aurreikusten da, horren bidez laguntzearren gizarte eraldaketarako estrategiatzat indarkeria mota oro baztertzea erreibindikatzen duen herritartasun kritiko eta aktiboa sendotzen. Gainera, Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldi bat egitea planifikatu da, eta beste bat Eusko Legebiltzarrean.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Aldarte centro de atención a gays y lesbianas y transexuales de Bilbao | 59.077,51 € | 2017 | Euskadi | 34.038,47 € |
2018 | Euskadi | 25.039,04 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | 2017-ERAL-01 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Aldarte centro de atención a gays y lesbianas y transexuales de Bilbao (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |