Emakumeen kontrako indarkeria kasuak identifikatzeko, salatzeko eta artatzeko mekanismoak indartzea
Proiektua Jutiapako departamentuko 8 udalerritan kokatzen da: Quesada, Yutiltepeque, Zapotitlan, Atescatempa, Moyuta, Comapa, Agua Blanca eta Santa Catarina Mita-n.
2015ean El Recuerdo kooperatibak Jutiapako departamentuko genero rolei eta diskriminazioari buruzko lehen azterketa bat egin zuen. Horretan agerian geratu zen rolen banaketa tradizionalaren iraupena: etxeko agintari nagusia aita da, eta berak erabakitzen du bere familiako beste pertsonek egin dezaketena eta, batez ere, egin ezin dutena, bera da familia mantentzeko eta semeei landako lanak erakusteko arduraduna. Ama, berriz, seme-alaben hezkuntzaz arduratzen da, printzipio eta balioak transmititzeaz, eta alabei etxeko lanak erakusteaz. Eta diskriminazio horrekin batera arazo larri eta orokortu bat detektatu zen, emakumeen kontrako indarkeriari loturik.
Egoera horretan, eta 8 udalerri aipatuetako emakumeen kontrako diskriminazio eta indarkeriari amaiera jartzearren, proiektu hau aurkezten da. Honek jasotzen dituen jardueren artean ondokoak daude:
1. Emakumeen kontrako diskriminazio forma guztien arreta eta prebentziorako udal sarea sortzea. Sare horretan udal agintariek, poliziak, epaileek, osasun ordezkaritzak, eta GKE eskatzaileaz besteko alderdia diren bi toki erakundeek hartuko dute parte.
2. 80 emakume lider gaitzea bere udalerrietan komunitatearen defentsari aritu daitezen.
3. Sexu eta ugalketa osasunari buruzko 10 prestakuntza-lantegi ematea proiektu honetan parte hartzen duten udalerrietako oinarrizko 8 institututako 800 ikasleri.
4. Lau topaketa interaktibo antolatuko dira, bideokonferentzia bitartez, Donostiako Musika eta Dantza Udal Eskolako 80 ikasleren eta 8 udalerrietako institutuetako nerabeen artean.
Proiektu hau elkarlanean burutu dute honako erakundeek: El Recuerdo eta AMDIGUA.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Músicos Solidarios sin Fronteras | 113.614,01 € | 2017 | Guatemala | 58.293,33 € |
2018 | Guatemala | 55.320,68 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Guatemala,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-41 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Músicos Solidarios sin Fronteras (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Cooperativa Agrícola Integral El Recuerdo (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |