Herritarren partaidetza emakumeen eskubideen defentsan
Proiektua San Marcos eta Tonacatepeque udalerrietan egingo da, San Salvador Departamentuan, San Salvadorreko Metropoli Eremuaren area administratibo eta geografikoan.
Udalerri bi horietan, emakumeen eskubideen arloan aurrera egin ahal izateko tresnak eduki arren –Genero Berdintasunerako Udal Planak kasu–, udal gobernuek ez dituzte horietan jasotako konpromisoak betetzen.
Egoera horri erantzuna emateko baldintzak eta tresnak sortu nahi ditu proiektuak, goian aipatutako udalerrietan emakumeek bere eskubideak erabili ahal izatea galdatzeko, batez ere indarkeriarik gabeko bizitzarako eskubideari eta ingurumen eskubideei dagokienez. Ildo horretatik lau emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Tresnak eta gaitasunak sortzea, udal mailan, herritarren partaidetzarako eta politikak betetzearen gaineko kontrol sozialerako. Horretarako, herritarren partaidetzari buruzko diagnostikoa egingo da, Herritarren Partaidetzari eta Kontrol Sozialari buruzko prestakuntza-prozesu bat garatuko da emakume antolatuei eta funtzionarioei zuzendurik, Herritarren Partaidetzarako Politika proposamen bat landuko da, eta Tonacatepequeko Genero Mahaia elkarte gisa eratuko da.
2. Eragin politiko eta sozialeko ekintzak. Horretarako, udal kontseiluetan eragingo da, politika publikorako proposamenak zabaltzeko kanpaina egingo da, 4 foro egingo dira eta erreibindikazio ekintzak egingo dira emakumeen mugimendurako data esanguratsuetan.
3. Emakumeen erakundeek garatzen dituzten Genero Indarkeriaren Prebentziorako estrategiak sendotzea. Horretarako, 30 emakume lider gaituko dira giza eskubideen babesaren inguruko nazio eta nazioarteko legedian, esperientziak trukatuko dituzte giza eskubideen defentsan ari diren emakumeek, eta politika publikoak monitorizatu egingo dira.
4. Udalerri bietan antolatuta dauden emakumeek ingurumenaren arloan dituzten aliantzak eta konpromisoak sendotzea. Horretarako, jarraipena emango zaio landako emakumeen eskubideen defentsarako espazio nazionaletan emakumeek duten partaidetzari.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación PROCLADE YANAPAY | 120.000,00 € | 2017 | El Salvador | 61.569,90 € |
2018 | El Salvador | 58.430,10 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
El Salvador,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-39 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación PROCLADE YANAPAY (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Asociación Movimiento Salvadoreño de Mujeres (MSM) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |