Autonomia indigena sendotzea Chiapasen
Proiektua Selva Tseltal zonako 22 komunitatetan garatuko da, Caracol de la Garruchan, Chiapasen.
Chiapasen etxebizitza egokirako eskubideak zein ur zerbitzurako eskubideak etengabe urratzen dira. Horrela, pertsonen bizitzari kaltea egiteaz gain, kalte egiten zaio, halaber, erakunde eta mugimendu sozialek martxan jarri nahi duten prozesu eraldatzaile mota orori. Zehazki, Garrucha inguruan komunitateetatik % 59k soilik dute ur hodiratua jasotzeko modua (nahiz ur hodiratua tratatu gabe egon eta kutsadura-maila altuak izan), eta komunitate horietatik % 96tan lurreko suzko sukaldeak erabiltzen dituzte kozinatzeko.
Egoera horri erantzuna emateko, proiektuak hobetu egin nahi ditu La Carruchako Caracol III-ko 22 komunitatetako biztanleria indigenaren familiako eta komunitateko bizigarritasunaren baldintzak, genero ikuspegi batetik, autogestioa jorratuta eta gaitasunak sendoturik. Ildo horretatik, dagozkien jardueren bitartez bi emaitza garatzea aurreikusten da:
1. Pertsonal gaituz osatu sare lokalak eraikitzea egurra aurrezteko estufak eta ur sistema komunitarioak eraiki, kudeatu eta mantentzeko, emakumeek bere interes praktikoak eta estrategikoak lortzera begira dituzten gaitasunak sendotuta bide batez. Horretarako,40 emakume eta 20 gizoni (2 emakume eta 1 gizon komunitateko) errementaritzako prestakuntza emango zaie (7 lantegi). Prestakuntza jasotzen duten pertsonek gaikuntzako beste 20 lantegi emango dituzte, ondoren, bere komunitateetan, errementaritzako teknikariarekin batera (10 gizonezko eta 10 emakumezko). Bestetik, Ur Patronatua sortuko da bi komunitatetan (2 gizonezko eta 2 emakumezko) eta lantegi bana izango da komunitateko, ur sistemen eraikuntzaren eta mantentze-lanen inguruan. Gaitze prozesu horietan genero eta berdintasun gaietarako gaikuntza ere sartuko da.
2. Egurra aurrezteko estufak eta ur sistema komunitarioak eraikitzea, uretarako eta etxebizitza egokietarako aukera bermatzearren. Horretarako, egurra aurrezteko 210 estufa egin eta instalatuko dira 20 komunitatetan, eta ura bideratzeko eta biltzeko sistemak eraikiko dira 2 komunitatetan.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Paz y Solidaridad de Euskadi | 120.000,00 € | 2017 | Mexiko | 61.569,90 € |
2018 | Mexiko | 58.430,10 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Mexiko,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-32 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Paz y Solidaridad de Euskadi (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Desarrollo Tecnológico y Servicios Comunitarios El Puente (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Oinarrizko zerbitzu sozialetarako sektore anitzeko laguntza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |