Emakumeen eskubide sozial, ekonomiko eta politikoak erabiltzea
Proiektua San Pedro udalerriko 14 komunitatetan egingo da, Obispo Santistevan probintzian, Santa Cruz Departamentuan.
Azken urteotan Bolivian aurrerapenak izan badira ere, bertako emakume indigena nekazari kitxuek toki garapeneko prozesuetan duten benetako partaidetzak, baldintza berdintasunez zertuak, eskasa izaten segitzen du.
Egoera horri erantzutearren, proiektuak sendotu egin nahi ditu bertako emakume indigena nekazari produktoreen mugimendu sozialaren gaitasun, baldintza eta tresnak, San Pedro udalerriaren garapen endogenoan bere eskubide sozial, ekonomiko eta politikoak benetan erabili ahal izateko. Ildo horretatik hiru emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Emakumeen eskubideak erabiltzearen inguruko kontzientzia eta posizionamendu soziala hobetzea. Horretarako, gida didaktiko bat prestatuko da eta prestakuntza-lantegiak egingo dira irakasle, ikasle eta tokiko emakumezko zein gizonezko liderrekin, irratiko 4 miniprograma emango dira, eta Gipuzkoako erakunde feministekiko eta gizonezko sentsibilizatuen erakundeekiko trukea antolatuko da.
2. Emakume indigenen mugimendu sozialaren eskubide ekonomikoak elikadura-burujabetzaren ikuspegitik erabiltzeko gaitasunak, baldintzak eta tresnak hobetzea. Horretarako, hazi-funts bat jarriko da martxan lau produkzio ekimen komunaletarako, gaitasun teknikoa emango da ekintzailetzaren kudeaketari buruz, eta elikadura-burujabetzaren inguruko esperientzia trukea egingo da Lezoko kontsumo talde batekin.
3. Emakumeen baldintzak, gaitasunak eta tresnak hobetzea, erabakiak hartzeko espazio publiko eta komunitarioetan parte hartze aktiboa izan dezaten bai maila lokalean bai eskualde eta departamentu mailan. Horretarako, prestakuntza-programa bat garatuko da lidergo eraldatzaile eta feministaren inguruan, erakundeei laguntza emango zaie lege dokumentuak finkatzeko eta proposamenak prestatu, instantzia publikoetan aurkeztu eta horien jarraipena egiteko, eta esperientziak trukatuko dira Gipuzkoako instantzia publikoen ordezkari diren emakumeekin.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Birbana Organización para la igualdad de derechos y la redistribución de los recursos | 120.000,00 € | 2017 | Bolivia | 61.569,90 € |
2018 | Bolivia | 58.430,10 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Bolivia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-27 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Birbana Organización para la igualdad de derechos y la redistribución de los recursos (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Subcentral de Mujeres Indígenas, Originarias, Campesinas, Productoras 11 de Octubre del Municipio de San Pedro "Bartolina Sisa" (SCMIOCP 11.O - SP BS) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |