Osasuna hobetzea, adingabeak babestea eta emakumea ahalduntzea
Proiektua Walé Zentro Mediko Sozialetik garatuko da. Zentroa Boli Kostako hiriburu politiko Yamoussoukro-ko Dioulabougou auzoan dago.
Yamoussoukroko eskualdeko egungo egoera 1999az geroztik Boli Kosta jasaten ari zen krisi soziopolitiko larriaren ondoriozkoa da. Izan ere une horretatik aurrera biztanle fluxu oso garrantzitsua izan zen herrialdean, iparraldeko eskualdeetatik baitzetozen gerratik ihesi; horrek biztanleriaren hazkunde neurrigabea eragin zuen. Krisiaren ondorioz gobernuak ez du aukerarik izan azpiegiturak biztanleriaren hazkunde handiari egokitzeko politikekin erantzuteko, eta horren guztiaren ondorioa hezkuntza eta osasun azpiegituretako defizita izan da.
Horregatik, proiektuak hobetu egin nahi du eskualdeko osasun estaldura, batez ere HIESA dela eta egoera ahulean dauden adingabeen kasuan, Walé Zentro Mediko Sozialaren gaitasun teknikoa bultzatuz horretarako. Ildo horretatik zazpi emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Walé Zentroko laborategiaren gaitasun teknikoa sendotzea, ekipo medikoetan txertatutako ekipamendu informatikoa inplementaturik. Horretarako ekipamendu informatikoa erosi eta instalatuko da, eta lantalde teknikoari prestakuntza emango zaio.
2. Walé Zentroko erradiologia mediko zerbitzua informatizatzea. Horretarako, erosi eta instalatu egingo da irudi bidezko diagnostiko ekipamendua informatizatzeko sistema, eta langileak gaituko dira.
3. Osasun langileen gaitasun teknikoak hobetzea. Horretarako,erabilera anitzeko gela hornituko da, prestakuntza ematera begira, eta 20 emakumeri prestakuntza emango zaie GIB-HIESAdun gaixoen jarraipenerako, osasunari aplikatutako informatikarako eta analisi klinikoen informatikarako.
4. Landako emakumea ahalduntzea eta dituen eskubideak sustatzea, osasuneko emakumezko 100 lider gaituz horretarako.
5. Programaren xede den biztanleria genero ekitatean eta giza eskubideetan gaitzea eta emakume elkarte bat sortzea.
6. HIESA izateko arrisku berezian dauden adingabeen kalteberatasuna arintzea kalteberatasun egoera larrienean dauden pertsonei testa eginez, tratamendua aplikatuz eta jarraipena eginez.
7. Programaren xede den biztanleria ingurumen eskubideetan gaitzea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza (I.C.-L.I.) | 119.307,73 € | 2017 | Boli Kosta | 61.214,71 € |
2018 | Boli Kosta | 58.093,02 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Boli Kosta,
Saharaz Hegoaldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-23 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Ingeniería para la Cooperación - Lankidetzarako Ingeniaritza (I.C.-L.I.) (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Association Ivoirienne pour la Formation Universitaire et Professionnelle (AIFUP) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Osasuna |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Medikuntza-zerbitzuak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |