Komunikazio erakunde indigenak egituratzea
Proiektua Quetzaltenangoko Departamentuko Cabrican, Huitan, San Juan Ostuncalco, Concepcion Chiquirichapa eta San Martin Sacatepequez udalerrietan garatuko da. Zona horretako biztanleria Maia-mam da nagusiki.
Guatemalan, sistema sozial, politiko eta ekonomikoak oinarri izan duen bortxazko gabetzeari –ondorio historikoa izan du, gainera eta besteak beste, nekazaritza-esportaziorako lurren gaineko jabetza kontzentratzea– indigenen nekazari gisako lanaren gaineko kontrola, meatzaritza bitartekoen eta bitarteko hidrikoen pribatizazioa eta sistema juridiko ustela gehitu behar zaizkio.
Egoera horri erantzuna emateko, proiektuak bultzatu egin nahi du erakunde komunitarioen egituratzea, beren eskubideak babestu eta balia ditzaten. Ildo horretatik lau emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Bost Udal Koordinatzaileren eta beren erakunde komunitarioen gaitasun tekniko eta politikoak sendotzea. Horretarako 15 lantegi egingo dira kudeaketa-tresnak prestatzeari buruz, 16 lantegi garapen komunitarioaren kudeaketari buruz, 4 lantegi generoari buruz, eta 8 lantegi komunitateen berreraketari eta Estatua birfundatzeari buruz.
2. Bost koordinatzaileen antolaketa aldetiko sendotzea giza eskubideak erreibindikatzera begira. Horretarako 70 diagnostiko lantegi egingo dira, 10 lantegi laneko planak prestatzeko eta 8 batzar laneko planak aurkezteko.
3. Bost koordinatzaileek udal eta departamentu mailako erakundeen aurrean eragitea, baliabideetarako aukera izateko, elikatzeko eskubidea bete dadin lortzeko eta lurraldearen defentsarako. Horretarako 6 lantegi egingo dira Elikadura Burujabetzako eta nekazaritza eta abelazkuntzako proiektuak prestatzeko –horiek tokiko gobernuei aurkeztuko zaizkie–, eta 5 lantegi Elikadura Burujabetzako Udal Politika Publikoa partaidetzaren bidetik eraikitzeko.
4. Emakumeen hiru udal sare eta emakumearen bi udal batzorde sendotzea, emakumeak udal, azpieskualde eta departamentu mailan bere partaidetza-eskubideak erabili ahal izan ditzan Garapeneko Udal Kontseiluaren (COMUDE) eta Garapeneko Departamentu Kontseiluaren (CODEDE) aurrean.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Mundu Bakean | 120.000,00 € | 2017 | Guatemala | 61.569,90 € |
2018 | Guatemala | 58.430,10 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Guatemala,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-16 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Mundu Bakean (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Asociación Comunitaria para el Desarrollo SERJUS - ASERJUS (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Parte-hartze demokratikoa eta gizarte zibila indartzea |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |