Genero ikuspegia GIB programetan txertatzea
Proiektua Indore eta Khandwa barrutietan garatuko da, Madhya Pradesh estatuan. Indian emakumeak GIB/Hiesak erasandako biztanleriaren % 40 dira jada. Indiako gobernuak gaitza hedatzea prebenitzeko neurriak hartu baditu ere dagoeneko, eta zenbait erakunderen laguntza ere baduen arren, oraindik tabu asko dago, sexualitatearekin eta kastekin lotutako alderdietan bereziki, eta herrialdeak dauzkan bitarteko eta azpiegiturak ez dira behar adinakoak.
Egoera horretan eragiteko, proiektuaren helburua da GIB/HIESA duten dalit pertsonentzako (bereziki emakumeak) sentsibilizazio eta osasuneko arreta programak hobetzea. Ildo horretatik bi emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. GIB/HIESArekin bizi diren pertsonen arreta integrala hobetzea, prebentzioko eta gizartea kontzientziatzeko programak bezalaxe. Horretarako, proiektuak behar besteko bitartekoak jarriko ditu Vishwas-eko Klinika Zerbitzu Anbulatorioa mantentzeko, ginekologia eta familia-plangintza zerbitzua inplementatuko du, elikadura-osagarriak banatuko ditu, laguntza psikologikoa eta jarraipena eskainiko die pertsona kutsatuei, nerabeekin jarduerak egingo dira, eta laguntza ekonomikoa eskainiko da GIB duten haurrek bere ikasketetan jarraitu ahal izan dezaten. Gainera zenbait lanbidetan trebatzeko lana egingo da, sarrerak sortzeko jarduerekin batera, gazte, emakume eta homosexualei zuzendurik, eta sentsibilizazio eta testa egiteko kanpainak egingo dira.
2. GIB duten emakumeen ahalduntze pertsonal, ekonomiko eta soziopolitikoa ahalbidetzeko prozesua abiatzea. Horretarako, GIB duten 30 emakume gaituko dira Emakumeen Eskubideetarako Batzordea sortzeko, elkarrekiko laguntza-taldeen lana indartuko da horietan emakumeen eginkizuna sendotuz, erlijio arteko eta kultur arteko ospakizunak egingo dira, GIBaren arazoari ekitearren bertako biztanleriarekin lanean ari diren 21 erakundek osatu plataformaren bilerak egingo dira, kirol jardueretarako (boleibola, Throw ball eta Ko kho) eremuak birgaituko dira, eta bertako pertsonala prestatuko da, lidergoan, gatazken konponketan, informatikan, Sexu eta Ugalketa Eskubideetan, LGTB eta sexualitate askotarikoetan eta genero ikuspegian.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Calcuta Ondoan ONGD | 120.000,00 € | 2017 | India | 61.569,90 € |
2018 | India | 58.430,10 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
India,
Hegoaldeko Asia |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-15 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Calcuta Ondoan ONGD (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Osasuna |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Gaixotasun infekziosoen kontrola |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |