Emakumeentzako prestakuntza teknikoko eskola feminista
Proiektua Oaxaca de Juarez udalerrian garatuko da, Oaxaca estatuko erdialdeko haranen eskualdean, eta hamaika udal agentziari emango die estaldura.
Mexiko bigarren tokian dago mundu mailan, Brasilen atzetik soilik, gorroto krimenetan. LGBTTTI komunitatearen barnean eraildako pertsonak 1.310 izan dira, guztira, 1995 eta 2015 bitartean.
Arazo horri erantzuteko, proiektuak sendotu egin nahi du Emakumeen Askatasunerako Eskolaren inguruan Oaxacan sortu den espazioa, hots, sentsibilizazio, prestakuntza teoriko-praktiko feminista, ingurumeneko prestakuntza eta eragin politikorako espazioa, Oaxacako eragile sozialen estrategien artean sinergiak sortuz eta trata, genero indarkeria eta lesbofobiari aurre egiteko ekintzak jorratuz. Ildo horretatik lau emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Emakumeen Askatasunerako Eskola finkatzea. Horretarako,prestakuntza feministako plan baten 4 edizio berri garatuko dira; horrek 24na orduko 5 modulu izango ditu. Edizio bakoitzean 40 emakumek hartuko dute parte. Orain arte dagoeneko programaren 5 edizio egin dira.
2. Plan bat inplementatzea, Oaxacako eragileen artean eragin politiko eta sozialerako eta sare gisa egituratzeko gaitasunak sendotzeko. Horretarako, higiezin bat alokatu eta egokituko da, eta horrek espazio propioa emango dio Eskolari. Bertan, alde batetik goian aipatutako prestakuntza-plana gauzatuko da, eta bestetik erreibindikazio jardueren plan bat prestatu eta jarriko da martxan, beste erakunde batzuekiko sare lanaren bitartez; azkenik, ingurumen prestakuntzarako programa bat garatuko da.
3. Eskolatik eragin publiko eta sozialerako kanpaina bat inplementatuko da, LGBTTTI eskubideak bultzatzearen eta diskriminazioa eta genero indarkeria erauztearen arloan. Kanpainak irrati alderdia eta alderdi digitala izango ditu.
4. Proiektuarekin elkarlanean ari diren emakume ekintzaileen lege eta elkarte-instituzio aldetiko estaldura sendotzea. Horretarako, lagundu egingo da Eskola elkarteen erregistro nazionalean erregistratzen, eta erakunde feministen topaketa batean parte hartuko da Gipuzkoan.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional | 116.197,59 € | 2017 | Mexiko | 59.618,95 € |
2018 | Mexiko | 56.578,64 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Mexiko,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-13 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Nazioarteko Elkartasuna - Solidaridad Internacional (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Centro de documentación y archivo histórico "Nancy Cárdenas" (CDHAL) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |