Emakume indigenen rol protagonista sendotzea
Proiektua zazpi Erakunde Ekonomiko Komunitariotan (OECOM) garatuko da: Huari, Tomatas, Tomocori, Totora Pampa, Caranavi, Igachi eta Huallapan. Horiek Oruro, Potosi eta La Paz-eko zazpi probintziatako udalerri banatan daude kokatuta.
Boliviako nazio anitzeko estatua, gaur egun, inguru egokia da nekazarien eskubideak aitortzeko eta horiek sustatzera eta balioestera zuzendutako arauak onartzera eta inplementatzera begira. Alabaina, emakumea Elikadura Burujabetzako eskubideen berme gisa baloratzea lausoturik geratzen da, diskurtsorako argudio huts gisa, bai legedian bai komunitateen beren esparruan.
Egoera horri erantzuteko, proiektuak sendotu egin nahi du udal eta nazio mailako “Ongi bizitze” horren garapenean hango bertako emakume nekazari indigenek duten protagonista eginkizuna. Ildo horretatik hiru emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Eredu ekonomiko eta sozial komunitarioak sustatzea aipatu 7 OECOM horiek, emakumeen jakinduriatik eta nekazarien sistema tradizionaletatik abiatuta. Horretarako, OECOMen arteko hiru truke antolatuko dira, 2 eraldaketa-instalazio jarriko dira martxan, zuzendaritzei aholkularitza eskainiko zaie produktu eraldatuak saldu ahal izateko beharrezko izapide instituzionaletako gestiora begira, kontabilitate lantegi bat emango da eta feria eta azoketan parte hartuko da.
2. Tokiko emakumezko liderrek, bere OECOMen bitartez, parte hartzea elikadura-burujabetzako eta berdintasuneko udal proposamenen garapenean. Horretarako,bi esperientzia truke izango dira OECOMetako gizonezkoen artean, emakumeek komunitateetan egin ekarpenak partekatzeko, genero berdintasunari buruzko legedian gaitzeko 4 lantegi komunitario egingo dira, OECOM bakoitzean garapen eta eragin politikorako plan bat egin eta inplementatuko da, eta Via Campesina-k emakumeen aurkako indarkeriaren kontra abiatutako nazioarteko kanpainan parte hartuko da.
3. Proiektuan inplikatutako emakumeen Konfederazio Nazional Indigena bien sendotze organikoa, legediaren, plangintza estrategikoaren, elikadura-burujabetzaren eta generoaren inguruko gaikuntza-lantegien bitartez, eta emakumeak lider diren OECOMen urteko batzarrari laguntza emanez.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa | 119.994,53 € | 2017 | Bolivia | 61.567,09 € |
2018 | Bolivia | 58.427,44 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Bolivia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-11 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Confederación Nacional de Mujeres Campesinas, Indígenas y Originarias de Bolivia "Bartolina Sisa" (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |