Husheko haranean hezkuntzarako eskubidearen alde
Proiektua Husheko haraneko zortzi herrixkatako hamar eskolatan egingo da, Pakistan iparraldeko Gilgit-Baltistan probintziako Baltistan eskualdean, Ghanche barrutian. Hezkuntzarako eskubidea ez dago bermatuta Baltistanen. Analfabetismo handia, absentismoa eta eskola abandonu goiztiarra, generoaren araberako banaketa desorekatua, eskola-komunitaterik eza eta lanerako moduko irakasle prestatu eta motibaturik eza dira hezkuntza-eskaintza eskas, diskriminatzaile eta kalitate txarreko baten adibide ikusgarrienak. Horregatik, Haranean hezkuntza-eredu berri bat zabaltzea eta sendotzea da proiektuaren helburua. Ildo horretatik bi emaitza garatuko dira, dagozkien jarduerekin.
1. Hezkuntzaren kalitatea sendotzea, Hezkuntza Planean Hezkuntza Batzordeen eta irakasleen partaidetza eta konpromisoa ziurtatuta. Irakasleak aukeratzeko uneko aukera-berdintasunerako politika definituko da, hezkuntza bereziko emakumezko bi irakasle prestatuko dira, kalifikazio handieneko irakasleen arteko 4ri plus ekonomikoak ordainduko zaizkie horiek proiektuan mantentzea bermatzeko, bigarren hezkuntzako 2 ikasgela berri eraikiko dira, zentro espezializatu batean 4 plaza berri eskainiko dira desgaitasuna duten haurrentzat, emakumeei zuzendutako 6 beka eskainiko dira goi mailako ikasketak egiteko, eta errefortzu eskolak emango dira goi mailako ikasketetarako sarrera-azterketak prestatzeko.
2. Hezkuntza-komunitatearen lidergo eta kudeaketa-gaitasunak indartzea. Horretarako,senidetze programa bat egingo da haraneko ikastetxeen eta Eskoriatzako ALMEN ikastolaren artean, programa bat inplementatuko da ikastetxeen autonomia ekonomikoa bermatzeko, Guraso Batzordeak sortuko dira ikastetxeetan, eta Baltistango ikasle batek Mondragon Unibertsitatearen Berrikuntza Masterra egingo du.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Felix Baltistan Fundazioa | 112.373,17 € | 2017 | Pakistan | 57.656,71 € |
2018 | Pakistan | 54.716,46 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Pakistan,
Hegoaldeko Asia |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-05 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Felix Baltistan Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Felix Inurrategi Foundation Baltistan Machulo (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntza |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntza-politika eta administrazio-kudeaketa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |