Baldintza sozioekonomikoen hobekuntza eta Giza Eskubideen babesa
Proiektua San Martin, Aguachica eta Gamarrako udalerri mugakideetan garatuko da, Cesar departamentuaren hegoaldean, Kolonbiako iparraldeko kostaldean.
Gatazka armatuaren esparruan emakumeen egoerak okerrera egiten du, zeren eta aurretik zegoen desberdintasun egoerak bat egiten baitu emakume eta neskato desplazatuek indarkeria era bereizi batez jasateak. Horri gehitu behar ezen, emakumeak badira ere etxeko ekonomiaren ardura daramatenak, ez dutela parte hartzen produkzioarekin eta transakzio komertzialekin lotutako erabaki administratiboetan.
Horregatik, emakumeek dituzten bizi-baldintzak hobetu eta dituzten eskubideak eta eragiteko gaitasuna baliatu nahi ditu proiektuak, desplazamendu behartua jasan duten 250 emakume biktima lurraldean manten daitezen. Ildo horretatik hiru emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Familiaren ekonomia sendotzea nekazaritzako produkzio ekologikorako ekimenak inplementatuta. Horretarako, arrain hazkuntza eta banana, juka eta arto landaketak inplementatuko dira, ondoren merkaturatzearren. Jarduera horien paraleloan nekazaritzako produkzio ekologikoari buruzko 5 lantegi egingo dira, eta emakumeei laguntza teknikoa eskainiko zaie.
2. Emakumeak egituratzea, lurraldean mantentzea ahalbidetuko dieten estrategiak inplementatzeko. Horretarako 4 lantegi egingo dira, eta sentsibilizazio kanpaina bat, eta ingurumen eskubideei buruzko txosten bat ere prestatuko da, frackingaren eta palmondoaren monolaborantzaren eraginen inguruan. Gainera, emakumeak Movimiento de Crímenes de Estado (MOVICE) deituaren lur eta lurralde estrategia nazionalean sartuko dira, sare lana bultzatzearren.
3. Emakumeen gaitasun kolektiboak sendotuko dira, Giza Eskubideak defendatu eta babesteko. Horretarako 5 lantegi egingo dira giza eskubideen defentsa, sustapen eta babes mekanismoen inguruan, laguntza juridikoa emango da giza eskubideen urraketen biktima izandako emakumeen gutxienez 13 kasutan eta lurrak itzultzeko prozesuetan, eta 4 elkarrizketa-agertoki gauzatuko dira gobernuaren eta FARCen artean negoziatutako akordioak eta ELNrekiko negoziazio prozesuko aurrerapenak sozializatzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoako Foru Aldundia | Asociación Paz con Dignidad | 120.000,00 € | 2017 | Kolonbia | 61.569,90 € |
2018 | Kolonbia | 58.430,10 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Kolonbia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan |
Barruko kodea | 2017-LANK-04 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Paz con Dignidad (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Corporación Servicios Profesionales Comunitarios "SEMBRAR" (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2018 |