Kalteberatasun egoeran dauden emakumeak ahalduntzea

Proiektua Alto de Sabanas eta Los Medios korrejimenduetan gauzatuko da, Antiokia Departamentuko Sonson udalerrian.
Emakumeen kontrako indarkeriak arazo handia izaten segitzen du Kolonbia osoan. Kolonbiako landa inguruetan, gainera, duela gutxi arteko gatazka armatuak eragin bortizkeriaren latzari gehitu behar familia barruko indarkeria eta landako biktimak artatzeko zerbitzu koordinaturik eza; horrela, landa inguruko emakumeak tokiko garapen prozesuetatik kanpo geratu dira.
Horregatik, proiektuak sendotu egin nahi du gatazka armatuaren ondorioz zenbait bortizkeria motaren –desplazamendua, esespena, galera edota genero indarkeria- biktima diren emakumeen ahalduntze sozial eta produktiboa. Ildo horretatik hiru emaitza garatuko dira, dagozkien jardueren bitartez:
1. Emakumeak ahalduntzea bere eskubideak balia, susta eta babes ditzaten. Horretarako,Bakea eta Ekitatea Kudeatzeko Batzordeak jarriko dira martxan, aholkularitza juridikoa eskainiko da eskubideen arreta, babes eta egonkortze prozeduretan, emakumeen eskubideak sustatzeko feria antolatuko da, emakumeen eskubideetarako prestakuntza-lantegiak egingo dira emakumeentzat eta bere seme-alabentzat eta funtzionario publikoentzat, aholkularitza psikosoziala eskainiko da eta gizonekin lan egingo da bai etxeko lanen banaketan bai maskulinotasunaren eraikuntzan.
2. Emakumeek bere produkzio unitateen kudeaketa integralerako dituzten gaitasunak sendotzea. Horretarako,enpresa-kudeaketako 12 lantegi egingo dira, enpresa-aholkularitza eta aholkularitza espezializatua eskainiko zaio, sektorearen arabera, produkzio unitate bakoitzari, produkzio unitateak sendotzeko aukerei buruzko diagnostikoa egingo da, 25 kit material eta sargai banatuko dira, eta esperientzia arrakastatsuak bisitatuko dira.
3. Emakumeen antolaketa aldetiko sendotzea, tokiko eta lurraldeko erakundeen aurrean eragina izan dezaten. Horretarako,prestakuntza-lanak egingo dira, eta aholkularitza eskainiko da, Landako Emakumezko Produktoreen Udal Plataforma sortzearren.
Plataforma horrek Sonson udalerriko Landako Emakumeen Lehen Landa Agenda aurkeztuko du.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Gipuzkoako Foru Aldundia Asociación Zabalketa de Cooperación y Desarrollo 120.000,00 € 2017 Kolonbia 61.569,90 €
2018 Kolonbia 58.430,10 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Kolonbia, Hego Amerika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Tokiko garapen proiektuak, hegoaldeko herrialde pobretuetan
Barruko kodea 2017-LANK-01
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación Zabalketa de Cooperación y Desarrollo
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak
Hasierako eta amaierako urtea 2017 - 2019
Cargando datos...