Begirada konstzienteak III. Genero ikuspuntutik ipar eta hegoaldeko herrialdeen harreman desorekatuen aurrean jokabide arduratsuak sustatuz
Asmoa da gogoeta kritiko bat sortzea, batez ere donostiar gazteen artean, globalizazioaren eta sistema neoliberal-heteropatriarkalaren ondorio kaltegarrien inguruan.
Zortzi estrategia eta ekintza ildo proposatzen dira, eta horien barruan egingo diren jarduerek prestakuntza, hezkidetza, sorkuntza, partaidetza, berrikuntza eta ekintzara igarotzea sustatzea izango dute xede. Honako hauek dira ekintza ildo horiek:
1.- "Begiradak Kontzienteak” lantegietako metodologia hobetzea
2.- Bisita gidatuak “Begirada Kontzienteak” argazki erakusketara, Zubiri Manteo ikastetxeko Merkataritza eta Marketin espezialitateko erdi mailako eta goi mailako zikloetako 1. mailako ikasleentzat.
3.- “Begirada Kontzienteak” lantegiak egitea Zubiri Manteo ikastetxean.
4. Ikasleei laguntzeko saioak egitea, proposamen sortzaile eta artistiko bat sortzeko.
5.- Laguntza saioak egitea lantegi sortzaile-artistikoan egindako lan guztiak bilduko dituen materiala sortzeko, eta sortutako horren aurkezpen “ofiziala” egitea.
6.- Lan egitea erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakasleekin. Lantegiak hobetzeko feedbacka, irakasgai bakoitzarena.
7.- Hezkidetzako oinarrizko prostakuntza Merkataritza ataleko irakasleentzat.
8.- Diagnostiko/ikerketa bat egitea Donostiako eta Gipuzkoako gazteen eta haien irakasleen (DBHko 4. maila eta Batxilergoko 1. maila) hezkidetza errealitatearen inguruan eta “Begirada Kontzienteak” programa zabaltzea.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Calcuta Ondoan ONGD | 29.471,97 € | 2017 | Euskadi | 20.630,38 € |
2018 | Euskadi | 8.841,59 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuentzat |
Esku-hartze estrategia | Zehaztu gabea |
Jarduera-esparrua | Zehaztu gabea |
Barruko kodea | SEN2017-8 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Calcuta Ondoan ONGD (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Begirada konstzienteak III. Genero ikuspuntutik ipar eta hegoaldeko herrialdeen harreman desorekatuen aurrean jokabide arduratsuak sustatuz |