Emakume nekazariak Santa Cruzen ahalduntzea
Gizarte kontzientzia handitzea emakumeen eskubideez, genero indarkeriaz eta sistema heteropatriarkala desmuntatzeaz
Ongiz Bizitzea eta indarkeriarik ez aktiboa abiaburu, proiektuak ondoko nahiak ditu: gaitasunak, aukerak eta eskubideak benetan erabiltzea areagotzea; hango emakume nekazari indigenen mugimenduak protagonista moduan eragina izatea eta esku hartzea Santa Cruz estatuko Obispo Santistevan probintziako toki garapenean.
Hartarako, asmoa da irratsaio txiki-txikiak landu, ekoitzi eta hedatzea, hainbat tokiko eragilerekin elkartzea, antzerki lehiaketak antolatzea, emakume buruzagiak trebatzea eta emakume horiei laguntza teknikoa eta aholkularitza ematea, erabakiguneetan parte hartu, baliabide publikoak eskuratu eta barne egitura sendotzeko.
Esperientziak eta jakinduria elkartrukatuko dituzte Donostiako gizarte kolektiboek eta proiektuaren protagonista diren emakumeek.
Guztira, 6.655 lagunek jasoko dituzte proiektuko ekintzen onurak, haietatik, 4.090, emakume dira eta, 2.565, gizonak.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Fundación Paz y Solidaridad de Euskadi | 62.874,37 € | 2017 | Bolivia | 44.012,06 € |
2018 | Bolivia | 18.862,31 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Bolivia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2017-5 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Paz y Solidaridad de Euskadi (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Subcentral de Mujeres Indígenas, Originarias, Campesinas, Productoras 11 de Octubre del Municipio de San Pedro "Bartolina Sisa" (SCMIOCP 11.O - SP BS) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Emakume nekazariak Santa Cruzen ahalduntzea |