Eskubideak defendatzen dituzten pertsonen babes osoa. Kolonbia.
Nazioarteko laguntza eta presentzia Kolonbian eskubideak defendatzen dituzten pertsonak eta lekualdarazitako komunitateak osoki babesteko.
Laguntza fisikoan, politikoan eta psikosozialean oinarritutako babes osoa da, eta xede nagusia da eskubideak defendatzen dituzten pertsonek giza eskubideen babesaren alorrean lanean jarrai dezaketela bermatzea.
Laguntza hori nazioarteko elkartasunaren erakusgarri da, eta eskubideen titular den herriak hala eskatutakoan bakarrik ematen da. Horrela, Kolonbiako pertsona, komunitate eta erakunde sozial ez biolentoen prozesuei laguntzen zaie, eta bidezkoagoa den mundu bat lortzeko eraldaketa sozialaren alde egiten duten lana sustatzen da.
PBI elkarteak babes ikuspegi bereizgarri batetik lan egiten du, eta arreta berezia jartzen du eskubideak defendatzen dituzten emakumeen, indigenen komunitateen eta komunitate afrokolonbiarren egoeretan, indarkeria berezi baten biktima direlako horiek; modu egokian aztertzen ditu eraso horiek, babes mekanismo zehatzak sortu ahal izateko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Brigadas Internacionales de Paz | 48.653,23 € | 2017 | Kolonbia | 34.057,26 € |
2018 | Kolonbia | 14.595,97 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Kolonbia,
Hego Amerika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat |
Barruko kodea | COO2017-12 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Brigadas Internacionales de Paz (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Peace Brigades international. Colombia (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Giza Eskubideak |
Hasierako eta amaierako urtea | 2017 - 2019 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Eskubideak defendatzen dituzten pertsonen babes osoa. Kolonbia. |