Oporrak bakean Programa 2014
Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren 10 eta 12 urte bitarteko saharar haurrak aldi batez hartzeko programa da Oporrak Bakean. Harrera udan egiten da, bi hilabetez, basamortuan garai horretan egiten baitu berorik handiena.
Ekimen honen helburua da ahal den neurrian arintzea adingabe horiek kanpamentuetan nozitzen dituzten bizi-baldintza gogorrak. Mediku azterketak gauzatzen zaizkie eta oinarrizko arazoak konpontzeko bidean jarri. Bestalde elikadura gabezien ondorioz sortutako kalteei aurre egiten zaie. Azkenik, euren herriak pairatzen duen egoera ezagutaraztea ematen dute, bi herrien arteko kultur trukaketa gertatzen delarik familien arteko erlazio estua lortuz kooperazioa bultzatuz.
Elkarbizitza hau bi aldeentzat da aberasgarri, haurrek saharar errefuxiatu kanpamentuetatik oso ezberdinak diren gauzak ikasten dituztelako, eta guretzat saharako herriak dituen baloreak, kultura, eta egoera ezagutzeko.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia | 30.500,00 € | 2014 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 30.500,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Sektorea indartzeko jarduerak eta bestelakoak |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapenerako hezkuntzako ekimen propioak: behin-behineko harrera programak |
Barruko kodea | SEN2014-OPORRAKBAKEAN |
Bideratze-modua | Administrazioaren beraren esku-hartzeak |
Erakunde bideratzailea |
Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Oinarrizko zerbitzu sozialetarako sektore anitzeko laguntza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2014 - 2014 |
Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Oporrak bakean Programa 2014 |