Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua indartzea, gizarte eta ekonomia eredu justuago eta solidarioago baten alde diren herritar aktiboen partaidetzatik abiatuta
Proiektu bat da, Bidezko Merkataritzaz eta Kontsumo Arduratsuaz sentsibilizazioa sortzeko Donostian garatua, helburu dituelarik pobrezia eta giza eskubideak urratzea dakartzaten zioez jendeak kontzientzia hartzea, nazioarteko merkataritzan diren arau bidegabeak salatzea —ekoizleei kalte egin eta multinazional handiei mesede egiten baitiete— eta aukerak sustatzea, ekonomia modu bidezkoago eta solidarioago bat izateko bidea ekartzeko.
Hainbat gizarte eragilek eta erakunde publikok parte hartu eta partaide izatea sustatzen du proiektuak, eta jarduerak proposatzen ditu, hartzaile dituen gizaldeentzat egokituak (ikastetxe eta unibertsitateak, bidezko merkataritzako produktuen berri eman eta saltzeko oinarrizko taldeak, edozein herritar…). Bidezko Merkataritza aditzera eman nahi dugu sentsibilizazio, merkaturatze eta eragiteko ekintzen bitartez, pobrezia kentzen eta garapen sostengagarria sustatzen laguntzen duen tresna den aldetik, merkataritza baldintza hobeak eskaintzen baititu, gutxien duten ekoizleen eskubideak segurtatzen eta ingurumena errespetatzea bermatzen.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Donostiako Elizbarrutiko Cáritas / Cáritas Diocesana de San Sebastian | 10.000,00 € | 2015 | 10.000,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
Lankidetza-instrumentua | Udal lankidetza zuzena: bidezko merkataritza bultzatzeko hitzarmena |
Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
Barruko kodea | SEN2015-20 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Donostiako Elizbarrutiko Cáritas / Cáritas Diocesana de San Sebastian (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emaileko bestelako irabazi asmorik gabeko erakundeak) |
Tokiko erakundea | |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Garapenarekin erlazioa duten arazoen inguruko sentsibilizazioa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2015 - 2016 |