Sendotuta Kubako Habanako emakumeak buru dituzten ekonomia ekimen arrakastatsuak abian jartzeko gaitasunak
Proiektuak Habanako emakume ekintzaileen eta bere kontura dihardutenen eta nekazaritza edo abeltzaintza kooperatiba ez direnen gaitasunak sendotzea du helburu, Kubako Gobernuak sustatutako ekonomia kudeaketa era berrietan ekonomia eta gizarte arloko txertatzea hobetzeko.Horiek horrela, prestakuntza saioak egin nahi dira, nola sustatzaileentzat hala kooperatibetan edo beren kontura diharduten emakumeentzat. Prestakuntza hori sakonagoa izango da bi proiektutan. Langile adituek eskainitako laguntzarekin eta aholkuekin hautatuko dira bi proiektu horiek. Emakumeen parte hartzearekin argitu eta konponduko dira Habanako erdialdeko Cayo Hueso auzoan egunero sortzen diren zalantza eta arazoak. Horiek horrela, hobetu egingo da, genero berdintasuna oinarri, negozio planen kudeaketa eta inplementazioa. Azkenik, sustatu egingo da Habanan bertan edo nazioartean garatutako eskarmentu trukea
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Arabako Foru Aldundia | Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa | 36.396,68 € | 2016 | Kuba | 36.396,68 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Kuba,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetzako urteko ekintza puntualak finantzatzeko dirulaguntzak |
Barruko kodea | 2016-ANUAL/COOP-11 |
Bideratze-modua | Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Fundación Mundubat - Mundubat Fundazioa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Oficina Regional Federación Democrática Internacional de Mujeres (FDIM) (Tokiko GKEa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu ekonomikoak |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Enpresen politika eta kudeaketa |
Hasierako eta amaierako urtea | 2016 - 2018 |