Hondakin uren sistema sendotzea San Carlos hiriko III zonaldean. MULGRO
LABURPENA: Hiru atal nagusi burutuko dira: a) III zonaldeko Bello Amanecer auzoko etxeetan komunak eraikiko dira; 175 familiak (auzoko familien %70) jasoko dute onura; b) etxeetan komunak ezartzearen alde sustapenerako eta sentsibilizaziorako kanpaina egitea, zuzenean III. eta IV. zonaldeetan eraginez; baita I. eta II zonaldeetan ere, zeharka bada ere; c) Ruben Dario eta Bello Amanecer auzoetan amaitzeko dauden estolderi lanak burutzea: hodi nagusi edo kolektorea instalatzea eta El Estadioko ponpaketarako estazioarekin lotura egitea; horretarako, 800 m luzeko hoditeri nagusia eta ikuskapen guneak (miaketa putzuak, garbiketarako terminalak, erregistro kutxatilak) eraiki behar dira. Egitasmo hau EuropeAID agentziaren laguntzarekin gauzatzen ari den MULGRO programaren atal bat da.
HELBURUAK: Hiriko ur hondakinen bilketarako eta tratamendurako sistemaren funtzionamendu egokia laguntzea, zorupearen, azaleko uren eta etxebizitzen kontaminazio maila murrizteko asmoarekin.
ONURADUNAK: 2.000 pertsona (%52 emakume eta %48 gizon).
Proiektu hau San Carloseko udal alkatetzak gauzatu du ASODELCOrekin elkarlanean.
| Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Larrabetzuko Udala | Euskal Fondoa | 10.000,00 € | 2015 | Nikaragua | 10.000,00 € |
| Berrizko Udala | Euskal Fondoa | 11.505,00 € | 2015 | Nikaragua | 11.505,38 € |
| Informazio gehigarria | |
|---|---|
| Zonalde geografikoa |
Nikaragua,
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe |
| Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
| DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
| Lankidetza-instrumentua | |
| Barruko kodea | 235k 2-2015-EF |
| Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
| Erakunde bideratzailea |
Euskal Fondoa (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
| Tokiko erakundea |
Alcaldía municipal de San Carlos (Tokiko Publikoa) |
| DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
| CRS sailkapenaren araberako sektorea | Oinarrizko saneamendua |
| Hasierako eta amaierako urtea | 2015 - 2016 |
| Informazio gehiago proiektuaren webgunean | Hondakin uren sistema sendotzea San Carlos hiriko III zonaldean. MULGRO |
