Heriotza-zigorraren kontrako jardunaldia, Amnistia Internazionalarekin elkarlanean

Bilboko Udalak bat egin zuen 'Bizitzaren aldeko hiriak – Heriotza-zigorraren aurkako hiriak' ekimenarekin. 2002tik aurrera, ekimen horren eskaera da mundu osoan heriotza-zigorra desagerraraztea. Honako honetan, Bilboko Udalak Zazpikaleetako La Bolsa eraikinaren fatxada horiz argiztatu zuen 18:00etatik 21:30era, munduko 2.000 hiritako eraikin esanguratsuetan egin zen legez.

'Bizitzaren aldeko hiriak - Heriotza-zigorraren aurkako hiriak' Sant’Egidio Komunitatearen ekimen globala da, Heriotza-zigorraren aurkako Munduko Koalizioaren laguntzarekin. Koalizio horretako kide dira Amnistia Internazionala eta mundu osoko 60 erakunde, abokatuen elkargo, sindikatu eta eskualdeko eta tokiko agintaritza baino gehiago. Azaroaren 30ean ospatzen da, hain zuzen ere, munduan heriotza-zigorra lehenengoz indargabetu zen egunean, zehazki, 1786an, Toscanako Dukerri Handian. 1977an, 16 herrialdek soilik indargabetuta zuten heriotza-zigorra, euren legerian eta praktikan. Gaur egun, munduak zigor hori indargabetzeko bidea hartu du: herrialde gehienek, 106k, erabat abolituta dute heriotza-zigorra.

Ekitaldia 18:00etan hasi zen: eraikina argiztatu eta Amnistia Internazionalaren karpa bat jarri zen. Bertan, erakundeko boluntarioek jendeari informazioa eman zioten heriotza-zigorraren munduko egoerari buruz eta 'Hiriak bizitzaren alde / heriotza-zigorraren aurka' izeneko mugimenduari buruz. 18:30ean, jardunaldiari lotutako adierazpena irakurri zen eta, jarraian, Bilboko Kontserbatorioko ikasleek kontzertu zirraragarri bat eskaini zuten. 20:00etan beste behin irakurri zuten adierazpena, ekitaldiari girotze-musikarekin amaiera eman baino lehen.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Bilboko Udala Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao 2.711,46 € 2025 Euskadi 2.711,46 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Euskadi, Europa
Modalitatea Gizarte eraldaketarako hezkuntza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak
Lankidetza-instrumentua Ospakizunak, ekitaldiak eta jarduerak
Esku-hartze estrategia Sentsibilizazioa
Jarduera-esparrua Hezkuntza informala
Barruko kodea 2025-Celebraciones-3048/1
Bideratze-modua Administrazioaren beraren esku-hartzeak
Erakunde bideratzailea Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao
(Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak)
Tokiko erakundea No aplica
(No Aplica)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Giza Eskubideak
ODS Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Hasierako eta amaierako urtea 2025 - 2025
Cargando datos...