30. urteurrenaren gala (Mirenen Bidaia)
“Mirenen Bidaia” izenburupean, Bilboko herritarrek Latinoamerikan edo Afrikan pertsonen eta komunitateen egoera hobetzeko edo krisi humanitarioei erantzuteko izan duten inplikazioaren hiru hamarkadetako bidaia luzea eszenifikatu zen. Ikusleek Azkuna Zentroko auditorioa bete zuten eta hunkitu egin ziren antzerki, musika, dantza eta ikus-entzunezko hainbat proposamenekin, Bilbok Garapenerako Lankidetzarekin daukan konpromisoaren 30 urteak ospatzeko galan. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak inauguratu zuen gala, "ibilbide hau posible egin duten" Bilboko eta EAEko pertsona, boluntario edo profesional, erakunde eta elkarteei esker oneko hitzak emanez; haien lankidetzari esker, "aliantza sendoak egin ditugu, pobreziaren aurkako borrokan lagundu dugu eta krisi humanitarioei erantzun diegu", eta gogorarazi zuen “Bilbo munduko zortzigarren hiria dela gaur lankidetzara bideratutako funtsen bolumenari dagokionez, estatuko hirugarrena eta Euskadiko lehenengoa”.
Gala Azkuna Zentroko auditorioan egin zen, eta Hortzmuga Teatroa konpainiak ekoitzi eta zuzendutako "Mirenen bidaia" antzezlana izan zen ildo nagusia. Antzezlanak Udalaren garapenerako lankidetzaren hogeita hamar urteko ibilbide horren hainbat alderdi eta une gogorarazi zituen. Bertaratuek zuzeneko emanaldiez ere gozatu ahal izan zuten, eta Latinoamerikan edo Afrikan Bilboko herritarren babesa jaso duten pertsonen eta komunitateen bideoak ikusi ahal izan zituzten.
| Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Bilboko Udala | Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao | 82.316,64 € | 2025 | Euskadi | 82.316,64 € |
| Informazio gehigarria | |
|---|---|
| Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
| Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
| DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
| Lankidetza-instrumentua | Ospakizunak, ekitaldiak eta jarduerak |
| Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
| Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
| Barruko kodea | 2025-Celebraciones-3026/1 |
| Bideratze-modua | Administrazioaren beraren esku-hartzeak |
| Erakunde bideratzailea |
Bilboko Udala / Ayuntamiento de Bilbao (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
| Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
| DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
| CRS sailkapenaren araberako sektorea | Giza Eskubideak |
| ODS | Bakea, justizia eta instituzio sendoak |
| Hasierako eta amaierako urtea | 2025 - 2025 |
