Saharar adingabeen harrera errazteko hitzarmena - Oporrak bakean 205 Programa
2024an bezala, Covid-19aren eta horrek eragindako murrizketen ondorioz, bi urteko geldialdia izan eta gero, saharar adingabeak Europara eramatea ezinezkoa baitzen, 2025an berriro ere egin da Oporrak bakean programa, Bilboko familiek haur sahararrak har ditzaten. Programa horren bidez, adingabe sahararrak Tindoufeko (Aljeria) iheslari kanpamentuetatik ateratzen dira (kanpamentuetan bizi behar izaten dute urtearen gainerakoan) bero handiaren zioz baldintza meteorologikoak muturrekoak direnean, 50 gradura ere iristen direlarik. Bilboko egonaldian, umeek tratu berezia jasotzen dute instituzioen eta osasun-erakundeen aldetik: azterketa medikoa eta oftalmologikoa egiten diete, euren osasun-egoera zein den jakiteko. 2025an, 8 adingaberi egin diete harrera Bilboko 8 familiatan, eta askotariko jarduera-programaz gozatzeko aukera izan dute.
| Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Bilboko Udala | Delegación Saharaui en Euskadi | 7.000,00 € | 2025 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 7.000,00 € |
| Informazio gehigarria | |
|---|---|
| Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
| Modalitatea | Sektorea indartzeko jarduerak eta bestelakoak |
| DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
| Lankidetza-instrumentua | Adingabeei zuzendutako udako harrera-programa |
| Barruko kodea | 2025-Acogimiento-2996/1 |
| Bideratze-modua | Administrazioaren beraren esku-hartzeak |
| Erakunde bideratzailea |
Delegación Saharaui en Euskadi (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde kidean egoitza duten GGKEak) |
| Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
| DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
| CRS sailkapenaren araberako sektorea | Oinarrizko zerbitzu sozialetarako sektore anitzeko laguntza |
| ODS | Desberdintasunak murriztea |
| Hasierako eta amaierako urtea | 2025 - 2025 |
