Hitzarmena UN Etxearekin sentsibilizazio-jarduerak egiteko

Bilboko Udalak eta UN ETXEAk hitzarmen bat sinatu zuten, UN Etxeak 2030 Agenda errealitate bihurtzeko eta giza garapen jasangarria lortzeko bultzatzen duen lanaren baitan, “inor atzean utzi gabe” printzipiopean, eta 2030 Agendak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko. UN Etxeak gizarte-eraldaketa lortzeko esperientzia hezitzaileak bultzatzen ditu eta agerian jartzen du kulturak eta adierazpen kulturalen aniztasunak gure gizartearen erronka nagusiei erantzuteko duten ahalmena.

Bilboko Udalaren eta UN Etxearen arteko lankidetzaren helburua izan da "Eman minutu bat" proiektuari lotutako programak antolatzea, planifikatzea eta garatzea. Ikus-entzuteko piezen lehiaketa hori UN Etxeak antolatzen du 2010. urteaz geroztik, gizartea giza eskubideen inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzeko. 2025ean, lehiaketaren XVI. edizioaren izenburua “Eman minutu 1 KULTURA” da, eta minutu bateko ikus-entzunezko obra onenak, kultura izateko giza eskubidea defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo horien inguruan kontzientziatzen dutenak, sarituko dira. 2025eko edizioko Sari Nagusia Carmen P.G. Granxeiroren "Este non é o meu derradeiro" bideoari eman zitzaion.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Bilboko Udala Asociación UNESCO Etxea - Centro UNESCO País Vasco 16.000,00 € 2025 Euskadi 16.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Euskadi, Europa
Modalitatea Gizarte eraldaketarako hezkuntza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak
Lankidetza-instrumentua Lankidetza-hitzarmenak Garapenerako Sentsibilizaziorako eta Hezkuntzarako
Esku-hartze estrategia Sentsibilizazioa
Jarduera-esparrua Hezkuntza informala
Barruko kodea 2025-Convenio_SyED-2953/1
Bideratze-modua Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Asociación UNESCO Etxea - Centro UNESCO País Vasco
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea No aplica
(No Aplica)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Parte-hartze demokratikoa eta gizarte zibila indartzea
ODS Bakea, justizia eta instituzio sendoak
Hasierako eta amaierako urtea 2025 - 2025
Cargando datos...