Hitzarmena KCD (Kultura, Communication y Desarrollo) elkartearekin
2025eko Bilboko 'Film Sozialak' Nazioarteko Zinema Ikusezinaren 16. Jaialdia.
'Film Sozialak' Nazioarteko Zinema Jaialdiak, 2025ean 17. edizioa bete zuenak, garapena, ingurumen jasangarritasuna, gizarte-bazterketa, edo gizonentzako eta emakumeentzako aukeren berdintasuna azaltzeko alternatibak eman nahi ditu, ikaskuntza, kohesio soziala eta harremanak sarean sustatuz. Proiektuaren helburu nagusia da ikus-entzunezko alfabetatzerako, gaikuntzarako eta izaera sozialeko materialaren hedapenerako gune alternatiboak eskaintzea, herritar kritiko, zuhur eta eraikitzaileak sortzeko. Ikuspuntu horretatik, jaialdiak mundu mailan dauden desberdintasunak erakutsi nahi dizkie Bilboko eta Bizkaiko biztanleriaren hainbat sektoreri.
Hamazazpigarren edizioan, 1.165 lanek parte hartu zuten lehiaketan, eta horietatik % 35 emakumezkoek zuzendutakoak izan ziren edo zuzendaritzan emakumeen partaidetza izan zuten. Jasotako pelikulak 74 herrialde edo lurraldetan egin dira, eta horietako % 30 Afrikako herrialdeak dira. Aurkeztutako 1.165 obretatik 82 aukeratu dira, eta, horrela, emanaldian parte hartu duten pelikulen % 46 emakumeek egindakoak izan dira.
Zinema Ikusezinaren Jaialdiak 17.332 ikus-entzule bildu zituen aurrez aurreko saioetan. Horrez gain, 724 pertsonak ikusi zituzten birtualki irabazleen zerrendako emanaldiak Klikatu Zinema Ikusezinaren plataformaren bidez; hots, guztira 18.056 ikusle izan zituen jaialdiak. Urtero gertatzen den bezala, etorritakoen banaketak aldaketa nabarmenak ditu; izan ere, azpimarratzekoa da lanbide-heziketako eta batxilergoko 19 zentrorekiko lankidetzaren garrantzia. Ikus-entzule gehienak emakumeak dira (% 54).
Bilboko Udalak Genero Ekitatearen saria babestu zuen. Sari hori 2.000 eurokoa izan zen, eta Giuliana Raccoko (Italia) High Roads filmari eman zitzaion 2025ean, Palestinako herriaren egoera 4 emakumeren bidez erakusteagatik, estereotipo biktimistak hautsiz, ahalduntzearen, erresistentziaren eta erresilientziaren adibide gisa. Halaber, aipamen berezia egin zitzaion Maram: Between Shado-Light filmari, Libanoko Samer Behyum-ena.
| Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Bilboko Udala | KCD - Kultura, Communication y Desarrollo | 19.000,00 € | 2025 | Euskadi | 19.000,00 € |
| Informazio gehigarria | |
|---|---|
| Zonalde geografikoa |
Euskadi,
Europa |
| Modalitatea | Gizarte eraldaketarako hezkuntza |
| DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Garapen-arazoen inguruan gizartea sentikortzeko jarduerak |
| Lankidetza-instrumentua | Lankidetza-hitzarmenak Garapenerako Sentsibilizaziorako eta Hezkuntzarako |
| Esku-hartze estrategia | Sentsibilizazioa |
| Jarduera-esparrua | Hezkuntza informala |
| Barruko kodea | 2025-Convenio_SyED-2952/1 |
| Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
| Erakunde bideratzailea |
KCD - Kultura, Communication y Desarrollo (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
| Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
| DAC sailkapenaren araberako sektorea | Gobernua eta gizarte zibila |
| CRS sailkapenaren araberako sektorea | Parte-hartze demokratikoa eta gizarte zibila indartzea |
| ODS | Bakea, justizia eta instituzio sendoak |
| Hasierako eta amaierako urtea | 2025 - 2025 |
