Oporrak Bakean - Vacaciones en Paz 2025
1988an Donostia eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Bojador herria senidetu zirenez, Donostiako Udalak lankidetza- eta sentsibilizazio-programa desberdinak ditu Saharako Herriarekin. Horien artean dago "Oporrak bakean" programa, Tindoufeko (Aljeria) kanpalekuetan errefuxiatuta bizi diren 9 eta 12 urte bitarteko haur sahararrentzat (adin hortik gorakoak arrazoi medikoengatik bakarrik ). Ekimen horren helburua da adingabeek kanpalekuetan dituzten bizi-baldintza gogorrak ahal den neurrian arintzea, Donostiako herritarrak errealitate zehatz horretara hurbiltzen laguntzea, senidetutako bi udalerrien arteko harremanak estutzea eta herrien arteko elkartasuna bultzatzea. Pandemia dela eta, 2020ko eta 2021eko udetan adingabe bakar batek ere ezin izan zuen programa baliatu. Horregatik, 2022tik ahalegin berezia egin da harrera-programa suspertzen joateko. 2025erako, haur saharar gehienak Euskadira bidaiatzea da helburua, Fronte Polisarioaren Ordezkaritzaren, erakunde publikoen eta Sahararen aldeko elkarteen bidez. Donostian 1986tik egiten da programa hori. Urte hauetan guztietan, programa asko aldatu da. Lehen urteetan hartzen ziren 50 adingabeetatik 40ra jaitsi zen, 2008ko krisiaren ondoren 30era, pandemiaren urteetan bakar bat ere ez, eta 6, 8 eta 10era azken hiru urteetan. 2025. urterako gure helburua harrera kopurua mantentzea da. Beraz, Saharako 11 haur Donostiako hainbat familiatan eta Aterpetxe programan hartzea aurreikusten da.
| Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Donostiako Udala | Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia | 38.500,00 € | 2025 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 38.500,00 € |
| Informazio gehigarria | |
|---|---|
| Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
| Modalitatea | Sektorea indartzeko jarduerak eta bestelakoak |
| DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
| Lankidetza-instrumentua | Garapenerako hezkuntzako ekimen propioak: behin-behineko harrera programak |
| Barruko kodea | SEN-2025-2470/1 |
| Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
| Erakunde bideratzailea |
Donostiako Udala / Ayuntamiento de Donostia (Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak) |
| Tokiko erakundea |
No aplica (No Aplica) |
| DAC sailkapenaren araberako sektorea | Azpiegitura eta zerbitzu sozialak |
| CRS sailkapenaren araberako sektorea | Oinarrizko zerbitzu sozialetarako sektore anitzeko laguntza |
| ODS | Goserik ez |
| Hasierako eta amaierako urtea | 2025 - 2025 |
