Lankidetza Saharako errefuxiatuen kanpamentuko Mahbeseko kontsultategiarekin
Mahbeseko Kontsultategia Smarako Wilayan dagoen osasun-zentro bat da. Honako hauek ditu: erditze-gela bat eta aurreerditze-gela bat, kontsulta-gela bat, sendaketa-gela bat eta Pisis, administrazioa, farmazia, bi bainugela eta bateria-gela bat. Hemendik, wilaya osoaren ama-haurrentzako programa burutzen dute. Pisis programa haur osasuntsuaren programa da, desnutrizioa duten haurrak detektatzeko. 4 tailer dituzte martxan, amak seme-alaben hazkuntzan hezteko. Emakume bakoitzaren historia jasotzen duen fitxa bat jarri dute martxan, jarraipena errazteko.Kasu posible guztiak artatzen dituzte, eta, zailtzen denean, emakumeak Rabunira eramaten dituzte, eskualdekotik igaro gabe.Halaber, gaixotasun kronikoak artatzen dituzte egunero (hipertentsioa, asma, apilepsia, diabetesa). Langileak 14 pertsona dira, guztiak emakumeak (2 emagin, farmaziako arduradun bat eta, gainerakoak, laguntzaileak).
| Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Donostiako Udala | Asociación Amigos y Amigas de la R.A.S.D./ S.E.A.D.en Lagunen Elkartea - Gipuzkoa | 2.800,00 € | 2025 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 1.960,00 € |
| Informazio gehigarria | |
|---|---|
| Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
| Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
| DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
| Lankidetza-instrumentua | SAEDri laguntza (Sahararekin lotutako hitzarmenak) |
| Barruko kodea | COO-2025-2434/1 |
| Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
| Erakunde bideratzailea |
Asociación Amigos y Amigas de la R.A.S.D./ S.E.A.D.en Lagunen Elkartea - Gipuzkoa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
| Tokiko erakundea |
Frente Polisario (Tokiko Publikoa) |
| DAC sailkapenaren araberako sektorea | Osasuna |
| CRS sailkapenaren araberako sektorea | Osasun mentala eta ongizatea sustatzea |
| ODS | Osasuna eta ongizatea |
| Hasierako eta amaierako urtea | 2025 - 2027 |
