Erbesteko saharar errefuxiatuen kanpamentuak
Hezkuntza bereziko zentroa 1996an sortu zen, eta errefuxiatuentzako kanpamentu batean ezaugarri horiek zituen lehen zentroa izan zen. Zentroan 60 ikasle inguru daude, 6 eta 32 urte bitartekoak, desgaitasun fisiko eta mental mota askotakoak (Down sindromea, garuneko paralisia, autismoa). Programazioaren helburua haietako bakoitzak dituen beharrei erantzutea da. Hizpide dugun adobezko eraikinak 8 gela txiki, jangela, biltegia, bulego-harrera eta bi komun ditu. 10 hezitzailek (zuzendaria barne) eta zaintzaile batek osatzen dute plantilla. Eskolan gosaria eta bazkaria ematen zaie egunero. Eskolako zuzendariak, ikastetxetik urrunen bizi diren haurrak eta gazteak etxetik hartu eta eskolara eramaten ditu egunero, haiek eskolara joatea bermatzeko. Eskola bukatutakoan, etxera eramaten ditu berriro. Hezitzaileek egunero lantzen dute ikasle horien autonomia, beste ikastetxe batzuetan intregratu ahal izateko. Aurreneko urteetan, lana borondatez egiten zuten, inolako konpentsazio ekonomikorik jaso gabe. Etengabeko prestakuntza ere emakume horien lanaren parte izaten da.
Erakunde finantzatzailea | Erakunde bideratzailea | Agindutakoa guztira | Ordaindutako zenbatekoa | ||
---|---|---|---|---|---|
Donostiako Udala | Asociación Amigos y Amigas de la R.A.S.D./ S.E.A.D.en Lagunen Elkartea - Gipuzkoa | 5.200,00 € | 2024 | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) | 3.640,00 € |
Informazio gehigarria | |
---|---|
Zonalde geografikoa |
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD),
Iparraldeko Afrika |
Modalitatea | Garapenerako lankidetza |
DAC sailkapenaren araberako instrumentua | Proiektua |
Lankidetza-instrumentua | SAEDri laguntza (Sahararekin lotutako hitzarmenak) |
Barruko kodea | COO-2024-1458/1 |
Bideratze-modua | Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak |
Erakunde bideratzailea |
Asociación Amigos y Amigas de la R.A.S.D./ S.E.A.D.en Lagunen Elkartea - Gipuzkoa (GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak) |
Tokiko erakundea |
Frente Polisario (Tokiko Publikoa) |
DAC sailkapenaren araberako sektorea | Hezkuntza |
CRS sailkapenaren araberako sektorea | Oinarrizko hezkuntza |
ODS | Kalitatezko hezkuntza |
Hasierako eta amaierako urtea | 2024 - 2025 |
