Donostiako Udalaren eta Euskadiko GGKEen Koordinakundea-Gipuzkoako Ordezkaritzaren arteko lankidetza-hitzarmena

Euskadiko GGKEen Koordinakundea ofizialki 1988an sortu zen; zehazki, Gipuzkoan, 1990ean hasi zen lanean, baina 2000. urtean jarri zen abian Idazkaritza Teknikoa deiturikoa, Donostiako Udalaren lankidetzari esker. Lankidetza hori pixkanaka sendotzen ari da, eta 2003. urteaz geroztik, lankidetza-hitzarmen bat dago Donostiako Udalaren eta Koordinakundearen Gipuzkoako Ordezkaritzaren artean. Era berean, 2006an lehen lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Bi hitzarmen horiek (baita gainerako 7 euskal erakunde nagusiekin egindakoek ere) indarrean jarraitzen dute gaur egun.

2024ko ekitaldian, EAEko garapenerako gobernuz kanpoko 84 erakunderen (GGKE) kolektiboa ordezkatzen du Koordinakundeak. Erakunde horiek Gipuzkoan dute ordezkaritza, eta nazioarteko lankidetzan eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzan lan egiten dugu. Garapenerako kalitatezko lankidetza sustatzen dugu erakunde publiko eta pribatuetan, bai eta kide diren GGKEetan ere. Kide diren erakundeen prozesuetan ere laguntzen dugu, eta haien gaitasun politikoak eta teknikoak indartzen ditugu, gizartea eraldatzen laguntzeko. Horretarako, herritarren artean elkartasun-kultura bat sustatzen dugu –pobrezia eta desberdintasunak sortzen dituen eredu hau zalantzan jarriko duena–, eta parte-hartzea eta kausei buruzko eztabaida kritikoa izateko modua jartzen dugu. Gure ustez, garrantzitsua da demokrazia parte-hartzailea, independentzia, gardentasuna eta koherentzia sustatzea, eta hori guztia genero-ekitatez eta euskal lankidetzaren zutabe eta bereizgarri gisa sustatzea.

Koordinakundearen helburu nagusia garapenerako lankidetzaren defentsa da, eta, horretarako, topaketarako, eztabaidarako eta hausnarketarako guneak eskaintzen ditu, kide diren erakundeen artean irizpide komunak sortzeko, eragin politikoa eta soziala izateko, beste gizarte-mugimendu batzuekin aliantzak ehuntzeko eta presentzia publiko esanguratsua izateko. Hori guzti hori ere, erakundeak beren lanean eta gaitasunetan indartuz, haien arteko aliantzak erraztuz eta haien baliabideak kolektiboaren zerbitzura jarriz, eta alderantziz. Bistakoa da garapen arazoei eta erronkei ez dagoela bakarka aurre egiterik, eta bat egiteak eta sinergiak batzeak balio erantsia ematen dutela. Koordinatuz gero, indar handiagoa dugu gizarte-erakundeek.

Elkarteko erakundeek batera lan egiteko toki bat bilatzen dute Koordinakundean, jokabide-kode komun baten bidez (elkartean sartutako GGKEen eta gure erakundearen beraren lana gidatu behar duten printzipioak eta balioak bilduko dituen kodea) eta barne-araubidearen erregelamendu baten bidez arautua. Hilabete dezentetan aldaketa landu ondoren, 2019an egindako Batzar Nagusian onartu zen erregelamendu hori. Erregelamendu horrek jasotzen dituen mekanismoak ezartzen ari gara oraindik, ekintzan arduratsuak eta eredugarriak izateko. Kontrako testuingurua dugu: solidaritatearen kriminalizazioa gero eta handiagoa da, gatazkak eta jarrerak gero eta gehiago erradikalizatzen eta polarizatzen dira, eta ekintza kolektiboak, interes komun baten parte sentitzen diren eragile koordinatuen baturak, inoiz baino indar handiagoa hartzen du.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala Coordinadora de ONGD de Euskadi - Euskadiko GGKEen Koordinakundea 34.150,00 € 2024 Euskadi 23.905,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Euskadi, Europa
Modalitatea Sektorea indartzeko jarduerak eta bestelakoak
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Laguntza orokorra GKEei, bestelako erakunde pribatuei, lankidego publiko-pribatuei eta ikerkuntza-institutuei
Lankidetza-instrumentua Udal lankidetza zuzena: Euskadiko GGKEEn Koordinakundearekin hitzarmena
Barruko kodea SEN-2024-1453/1
Bideratze-modua Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Coordinadora de ONGD de Euskadi - Euskadiko GGKEen Koordinakundea
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea No aplica
(No Aplica)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Zehaztu gabeak / Sailkatu gabeak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Zehaztu gabeko sektoreak
ODS Kalitatezko hezkuntza
Hasierako eta amaierako urtea 2024 - 2025
Cargando datos...