Santa Cruz (Bolivia) iparraldeko emakume indigena nekazariek aurrera egin dute euren ahalduntzean eta elikadura-subiranotasunean

Proiektuak baldintzak, gaitasunak eta tresnak emango dizkio Santa Cruz Iparralde Integratua osatzen duten 4 probintzietako Bartolina Sisa emakumeen gizarte-mugimenduari, beren eskubideen titularitatean eta askatasunean, tokiko garapen endogenoa, integrala, duina, despatriarkalizatua susta dezaten; naturarekin modu bidezkoan eta harminokoan, Ongi Bizitzeko. Horretarako, jardungo da haien autoestimua handitzen eta haien sexu eta ugalketa eskubideak baliatzen (barne ahalduntzea), erabakiak hartzeko espazio publikoetan duen eraginean (ahalduntze kolektibo eta politikoa) eta elikadura burujabetzaren eraikuntzan (ahalduntze ekonomikoa). Horrez gain, Donostiako kolektibo sozialen eta proiektuaren protagonista diren emakumeen arteko esperientzia eta jakintzen elkartrukea egingo da.

Proiektua "Bartolina Sisa" Santa Cruz Iparraldeko 4 probintzietako Jatorrizko Emakume Indigena Baserritarren Federazioko kide diren 1.050 emakumeei zuzenduta dago nagusiki. Halaber, agintariekin, liderrekin eta protagonisten bizikideekin lan egiten da; guztira, 45 dira gizon hartzaileak.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Donostiako Udala PyS - Fundación Paz y Solidaridad Serafín Aliaga 50.000,00 € 2024 Bolivia 35.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa Bolivia, Hego Amerika
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Lehia askeko diru-laguntzen deialdi publikoa garapenerako lankidetza proiektuentzat
Barruko kodea COO-2024-511/1
Bideratze-modua Deialdi bidezko diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea PyS - Fundación Paz y Solidaridad Serafín Aliaga
(GGKEak eta Gizarte Zibileko Erakundeak > Herrialde emailean egoitza duten GGKEak)
Tokiko erakundea Subcentral de Mujeres Indígenas, Originarias, Campesinas, Productoras 11 de Octubre del Municipio de San Pedro "Bartolina Sisa" (SCMIOCP 11.O - SP BS)
(Tokiko GKEa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Gobernua eta gizarte zibila
CRS sailkapenaren araberako sektorea Emakumeen berdintasunerako erakunde eta instituzioak
ODS Genero berdintasuna
Hasierako eta amaierako urtea 2024 - 2026
Cargando datos...