Uraren eta saneamenduaren arloko erakunde-arteko programa. Euskadi - Erdialdeko Amerika

Hobetu ondoren, lanean ari dira, Anamoros eta Yucuauquín udalerrietako hiriguneetan, edateko ura hornitzeko bi sistema, eta bi sistema horien bidez, hiriguneetako herritarren edateko ura jarraian eta kantitate eta kalitate egokian dutela bermatzen da. Berdintasuneko, ekitateko eta ingurumen-iraunkortasuneko estrategiak indartu dira udalerrietan. Osasunaren alorreko udal-unitateekin koordinatuta, uraren, oinarrizko saneamenduaren eta higiene pertsonalaren gaineko informazioko, komunikazioko eta heziketako programa bat abiatu Anamoros eta Yucuaiquin udalerrietako familiekin eta ikastetxeekin.

Kudeaketaren eta finantza-iraunkortasunaren adierazleen gaineko jakintza eta gaitasunak handitu dituzte ANDA eta AYA erakundeen talde kudeatzaileek, eta beren efizientzia eta lan instituzionala hobetzeko tresnak inplementatu dituzte. Eragiketak kudeatzeko eta plangintzak egiteko tresna eta baliabide tekniko berriak dituzte, ur- eta saneamendu-zerbitzuen kalitatea eta iraunkortasuna handitzeko El Salvador eta Costa Rica herrialdeetan. Emakumeei lehentasuna emanda, gaikuntza eman zaie ANDA eta AYA erakundeetako funtzionarioei eta lantalde teknikoei; ondorioz, ur- eta saneamendu-zerbitzuen plangintza eta kudeaketa iraunkorrak egiteko behar diren ezagutza tekniko espazializatuak handitu eta eguneratu dituzte.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren, Ura Ur Agentziaren, foru-aldundien, udalen eta uraren sektoreko enpresen laguntzarekin abiatu da proiektu hau.

Erakunde finantzatzailea Erakunde bideratzailea Agindutakoa guztira Ordaindutako zenbatekoa
Arabako Foru Aldundia Euskal Fondoa 50.000,00 € 2018 El Salvador 50.000,00 €
Bilboko Udala Euskal Fondoa 50.000,00 € 2018 El Salvador 50.000,00 €
Gasteizko Udal Urak, S.A. (AMVISA) Euskal Fondoa 75.000,00 € 2018 El Salvador 75.000,00 €
Beasaingo Udala Euskal Fondoa 34.221,35 € 2018 El Salvador 34.221,35 €
Basauriko Udala Euskal Fondoa 30.832,41 € 2018 El Salvador 30.832,41 €
Vitoria-Gasteizko Udala (Garapenean Laguntzeko Zerbitzua) Euskal Fondoa 50.000,00 € 2018 El Salvador 50.000,00 €
Informazio gehigarria
Zonalde geografikoa El Salvador, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe
Modalitatea Garapenerako lankidetza
DAC sailkapenaren araberako instrumentua Proiektua
Lankidetza-instrumentua Lankidetzako beste modu batzuk: hitzarmenak
Nazioarteko lankidetza proiektuak Euskal Fondoaren bitartez
Euskal Fondoarekin hitzarmena
Barruko kodea 284k-2018-EF
Bideratze-modua Deialditik kanpo diru-laguntza jaso duten bitartekoek burututako jarduerak
Erakunde bideratzailea Euskal Fondoa
(Sektore Publikoa > Herrialde emaileko erakunde publikoak)
Tokiko erakundea ANDA Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados
(Tokiko Publikoa)
DAC sailkapenaren araberako sektorea Azpiegitura eta zerbitzu sozialak
CRS sailkapenaren araberako sektorea Ur-baliabideen inguruko politika eta administrazio-kudeaketa
Hasierako eta amaierako urtea 2018 - 2019
Informazio gehiago proiektuaren webgunean Uraren eta saneamenduaren arloko erakunde-arteko programa. Euskadi - Erdialdeko Amerika
Cargando datos...