Pribatasun politika eta webguneko datuen babesa

Euskal Lankidetza Publikoaren Ataria erakunde arteko ekimena da, eta honako erakunde hauek bultzatzen dute: Eusko Jaurlaritza / eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak; Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalak, eta Euskal Fondoa- Lankidetzarako Tokiko Euskal Erakundeen Elkartea. Hasieratik, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hegoa Institutuaren laguntza izan du.

Euskal Lankidetza Publikoaren Atariaren ustez, informazioaren gardentasuna funtsezkoa da gure proiektua osatzen duten pertsonekin eta gure hornitzaile eta bezeroekin konfiantzazko harremana ezartzeko, eta gugan konfiantza duten pertsonen datu pertsonalen babesa oso garrantzitsua da. Hori dela eta, pribatutasunari eta datu pertsonalen babesari buruzko politika honen bidez, datu horiek nola biltzen ditugun eta nola erabiltzen ditugun jakinarazi nahi dizugu.

Pribatasun eta datuak babesteko politika honetan oinarriak finkatzen dira, Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Institutu enpresak tratatzen dituen datuak erabiltzeko erari dagokionez. Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Institutuak Lehendakari Aguirre kalea 81, Zubiri Etxea, 48015, Bilbao (Bizkaia)-n dauka helbidea. Gure erabiltzaileek webgunearen bidez eta borondate osoz eman diguten baimenarekin tratatzen ditugu datu pertsonalak.

Politika hau bakarrik izango da aplikagarria Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Institutuari datuak eman izanez gero. Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Institutua izango da arduraduna (Datuen Tratamenduaren Arduraduna) eta datuak gure webgunean zehar dauden formularioetan jasotzen direla komunikatzen dizugu.

Zertan hartzen dugu konpromisoa

  • Gure erabiltzaileen pribatasuna errespetatzea eta datu pertsonalak beren baimenarekin tratatzea.
  • Eskatutako zerbitzua emateko behar ditugun datu pertsonalak zorrozki tratatzea, eta, ez baimendutako sarbidea eta bere bidegabe erabiltzea saihesteko beharrezko neurriak hartzea, haiek isilpeko era seguruan tratatu ahal izateko.
  • Datu pertsonalak ez erabiltzea, aldez aurretik baimena ez badugu lortu eta beti adierazitako helburuekin.
  • Hirugarren batekin datu pertsonalik ez partekatzea.
  • Datu pertsonalak gordetzea. Jasotako datuak ezabatuko ditugu beharrezkoak ez diren momentuan.

Erabiltzen dugun informazio pertsonala

Gure webgunearen bidez datu pertsonalak bil ditzakegu hainbat helburutarako:
  • Erabiltzailearen eskaerari erantzuteko.
Datuak erabiltzeko helburuen arabera, beharrezko informazioa bakarrik eskatuko dizugu erabiltzaile gisa.

Erabiltzaileak bere datuak zertarako erabiliko ditugun jakitea guztiz premiazkoa da. Datuak eman bezain laster, erabiltzaileak zehazki baimentzen du hurrengoa: datuak biltzea, datuak gordetzea eta datuak erabiltzea. Erabiltzaileak edonoiz bere baimena baliogabetzeko eskubidea du. Erabiltzailearen datuak tratatzeko lege oinarria eta legetimazioa norberaren baimena da.

Datuen doitasuna eta egiatasuna

Formularioetan eskatzen diren datuen zehaztasunaren erantzunkizuna norberarena da. Erabiltzaileak datuak doitasunez, iraunaldiz eta eguneratuta emateko eta mantentzeko konpromisoa bere gain hartzen du.

Erabiltzailearen eskubideak emandako datuen inguruan

Behin datu pertsonalak emanda, hurrengo eskubideak izango dituzu:
  • Datuetan sartzeko eskubidea: Zein datu pertsonal tratatzen ari garen galde egin diezagukezu, baita horiek kopia eskatu ere.
  • Zuzentzeko eskubidea: Oker dauden datu pertsonalak zuzentzeko eska diezagukezu, eta osagabeak osatzeko, baita deklarazio osagarria eginez ere.
  • Ezabatzeko eskubidea (ahanztura-eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, baldin eta, zertarako bildu ziren, horretarako dagoeneko beharrezko ez badira, adostasuna emateari uzten badiozu, legez kanpokoko tratamendurik eman bazaie edo legezko betebeharra bete bada.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea
  • Datuak eraman ahal izateko eskubidea: Zure datu pertsonalak formatu egituratu, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko batean itzul diezazkizugula eska diezagukezu -zeuri edo zuk esaten diguzun beste norbaiti-.
  • Aurka egiteko eskubidea: Zure datuei ematen zaien tratamenduaren aurka egin dezakezu,tratamendu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate-xedeetarako bada.

Edozein unetan, eskubide horiek gauzatu ahal izango dituzu, gure helbide fisikora idatziz zure burua behar bezala identifikatuz, Hegoa – Nazioarteko eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutura zuzendua, Lehendakari Aguirre Kalea,81, Zubiria Etxea, 48015, Bilbo (Bizkaia), edota email baten bidez gurekin harremanetan jarriz: portal_cooperacion@hegoa.info eta hegoa@ehu.eus.

Gainera, kontrol-agintaritzari kexa helaraztea izango duzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari hain zuzen, datu pertsonalen tratamenduak legeri aplikagarria hausten duela pentsatzen baduzu.

Datuen segurtasuna eta biltegiratzea

Datuak beharrezkoak diren bitartean mantenduko ditugu soilik eta titularrak ezabapena eskatzen ez duen bitartean. Gainera, neurri tekniko eta antolatzaileak egokituko ditugu honakoen aurka: ez baimendutako tratamendua, legez kontrako tratamendua, datu-galerak, datu-suntsiketa edo kalte ustekabekoak. Halaber, ahalik eta gehien egingo dugu datuak babesteko eta era seguruan mantentzeko.

Norekin partekatzen ditugu zure datu pertsonalak

Ez dugu datu-lagapenik aurreikusten, legezko betebeharra dagoen kasu haietan salbu. Nazioarteko datu-transferentzietarako aurreikuspenik ez dago.
Cargando datos...